Ekonomia
Erantzuna erreskateari
Erredakzioa
Adituek diotenez, erreskate plana zehaztu bezain laster, merkatuek Espainian duten konfiantza berreskuratuko dute, eta presioa jaitsi egingo da.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Espainiako bankuek Europatik jasoko duten laguntzaren baldintzen inguruko zalantzek, adituen arabera, IBEX 35a % 0,54 jaistea egin dute, saioaren hasieran % 6 igo den arren.
IBEX 35a 36,60 puntu jaitsi da eta 6.516,40 puntura heldu da. Urteko galerak % 23,93koak dira.
Javier Ferrer Ahorro Corporación zor mahaiko buruak azaldu duenez, merkatuak Europako laguntza gogo biziz jaso du saioaren hasieran, baina egunak aurrera egin ahala hozten joan da, funtsen inguruko zalantzengatik. Oraindik Espainiako finantza erakundeek birkapitalizatzeko eskatuko duten diru-kopurua ez dakigula kontuan hartu beharra dagoela ere adierazi du.
Jordi Fabregas ESADEko finantza-irakasleak ere iritzi bera du. Horren esanetan, erreskate plana zehaztu bezain laster, merkatuek konfiantza gehiago izango dute.
Arrisku saria izugarri igo da
Espainiako arrisku-saria (Alemaniako eta Espainiako bonuen errentagarritasunaren arteko diferentzia neurtzen du) oinarrizko 520 puntura igo da saioa amaitzean, Eurotaldeak Espainiako bankuei emango dieten kredituen inguruko zalantzak direla eta, adituen arabera.
Espainiako bonuaren errentagarritasuna hamar urtera % 6,51koa da, eta arrisku-sariak ostiraleko itxieran baino oinarrizko 31 puntu gehiagorekin itxi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa