Itxi

Ekonomia

Eurotaldearen erabakia

Europak Espainiako bankuak erreskatatzea erabaki du

Erredakzioa

Diru-laguntza Finantza Egonkortasunerako Europako Funtsak (FEEF) eta Egonkortasunerako Europako Mekanismoak emango dute segurtasunerako koltxoi bat ere izango du.

01:05
Europak 100.000 milioi euroko laguntza emango dio Espainiari
Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek Espainiako bankuei 100.000 milioi euroko mailegua ematea erabaki dute, komunikatu batean aditzera emandakoaren arabera.

Diru-laguntza Finantza Egonkortasunerako Europako Funtsak (FEEF) eta Egonkortasunerako Europako Mekanismoak emango dute segurtasunerako koltxoi bat ere izango du.

Eurotaldeak baldintza batzuk ezarri ditu diru-laguntza emateko: finantza-sektorean "erreforma zehatzak" egitea, Europak Estatuei laguntzeko jarritako arauei jarraituta, eta erreforma estrukturalak egitea.

Zaintza zehatza

Eurotaldeak "gertutik" jarraituko du Espainiako defizitaren kontrola, doitze-neurriak jarraituta, betiere. Erreforma estrukturalak abian jartzen dituela ere zainduko du.

"Eurotaldeak konfiantza dauka Espainiak konpromisoak beteko dituela gehiegizko defizitari eta erreforma estrukturalei dagokioenean, desoreka makroekonomikoei aurre egiteko", dio komunikatuak.

Halaber, Nazioarteko Diru Funtsak begirale ardurak izango ditu, eurotaldeak azaldu duenez.

Lagarde, pozik

Bestalde, Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendariak adierazi duenez, oso pozik dago eurotaldeak eta Espainiak hartutako erabakiarekin.

"Oso pozik nago Espainiako bankuak birkapitalizatzeko eurotaldeak erabakitakoarekin, Espainiako finantza-sistema sendotzen laguntzen duelako, eta, estrategia arrakastatsua izan dadin, funtsezko neurria delako", azpimarratu du Lagardek.