Ekonomia
Ingurumena
E. G. | EITB Media
Asteazkenetik, Basque Circular Summit ekonomia zirkularrari buruzko kongresua ari dira egiten Ficoban. Eredu ekonomiko horren gakoak grafiko, bideo eta aholku sorta batean bildu ditugu.
Ekonomia zirkularrak egungo eredua iraultzen du. Grafikoa: EITB Media
Ficoba erakustazokak (Irun, Gipuzkoa) Basque Circular Summit kongresua hartu du hiru egunez. Ekonomia zirkularra hizpide, 600 aditu eta EAEko sektore ezberdinetako ordezkariak bildu dira egunotan, eredu horrek duen garrantziaz jakitun. Baina, zer da ekonomia zirkularra? Modu bisualean, grafikoen bidez, eta adibide praktikoen sorta bildu dugu, argitze aldera.
Ekonomia zirkularrak natura du inspirazio iturri: naturan ez dago hondakinik, bizidun batentzat soberakina dena beste batentzat baliabidea delako, bestela esanda, ezer ez dago soberan, dena eraldatzen da.
Zirkulartasun horri kontrajarriz, egun indarrean dagoen ekonomia eredu lineala dago. Horren arabera, Lurrean modu mugatuan dauden baliabide naturalak erabiltzen dira produktuak egiteko; behin erabilita, ordea, hondakin bihurtzen dira. Ikerketa batzuen arabera, berriztagarria ez den eta naturatik ateratzen dugunaren % 80-90 ez da inoiz produktu bihurtzen, eta produktu bilakatzen denaren % 60-80 hondakin bihurtzen da erabilera bakarrarekin eta batez beste sei hilabete igarota.
Grafikoa: EITB Media
Ifrentzuan, ekonomia zirkularrak eredua goitik behera aldatzea proposatzen du, prozesua zikliko bihurtuta. Hainbat estrategia burutu behar dira: gaur egun ditugun material eta produktuak birpentsatu, murriztu, berrerabili, konpondu, berritu, birziklatu —ekonomia zirkularraren 7 'erre'ak deitu zazkie— behar dira sortutako hondakinak ia zero izan daitezen eta ahalik eta gehien berrerabili dadin. Hori horrela, produktuei bizitza luzatu edo beste bizitza bat eman ahal zaie.
Grafikoa: EITB Media
Gezurra badirudi ere, herritarrok badugu egunerokoan ekonomia zirkularra aplikatzeko modua. Hona nola aplikatu ekonomia zirkularra 10 adibide praktikorekin.
Are gehiago, herritarrak ez ezik enpresak ere ekonomia zirkularraren bidea urratzen hasiak dira. Horren erakusle Ficoban, "Zirkularrak" izeneko erakusketan (hau ere Basque Circular Summit horren barruan), azaroaren 27ra arte erakusgai dauden 175 ekodiseinatutako produktuak. Ander Elgorriaga Ihobeko ekoberrikuntzako arduradunak bitxienak izan daitezkeen bost zertan diren azaldu digu:
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa