17:48

Ekonomia

Mondragon Korporazioa

Oronak batzarra deitu du abenduaren 16rako, "subiranotasun osoa" berreskuratzeko

Agentziak | EITB Media

"Mondragonen esku-sartze onartezinaren aurrean, Oronak beti defendatu du kooperatiben eta bazkideen burujabetza", ohartarazi du, eta "esku-sartze oro" errefusatzen duela gaineratu du.

  • Artxiboko irudia: EITB

    Artxiboko irudia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oronako Kontseilu Errektoreak ezohiko batzar orokorra deitu du abenduaren 16rako: "Oronak, kooperatiba gisa, Mondragon Korporazioarekin duen harremana birplanteatzeko eta bere subiranotasun osoa berreskuratzeko proposamena eztabaidatu eta bozkatuko da".

Ohar batean, kooperatibak gogorarazi du Mondragon Korporazioaren urteroko biltzarrean proposamen alternatibo bat aurkeztu zuela, "ezarritako epeen barruan, kooperatiben esperientzia desberdinei errespetu handia erakutsiz".

Gainera, egiaztatu du ez dela lehen aldia mugimendu asoziatiboari buruzko ikuspegi desberdinak daudela, nahiz eta orain arte konponbideak adostu diren, baina "oraingo honetan, Mondragonek, 2016ko adostasunak hautsiz, bere proposamenaren erabateko errefusa helarazi zion Oronari", adierazi du.

"Mondragonen esku-sartze onartezinaren aurrean, Oronak beti defendatu du kooperatiben eta bazkideen burujabetza", ohartarazi du, eta "esperientzia kooperatiboaren oinarrizko printzipioetan esku-sartze oro" baztertzen duela gaineratu du.

Oronak Mondragonen kongresu prozesuarekiko errespetua erakutsi du, eta ziurtatu du ez duela "inoiz krispazioa bultzatuko", baina ezin duela onartutako proposamena bere gain hartu, "Mondragoneko kooperatiben artean tratu desberdina suposatzen duelako". Gainera, bazkideei egindako "presio kanpaina" errefusatu du, "bazkide guztien informazio eta parte-hartze eskubideak urratzen dituelako".

Era berean, Ulmako bederatzi kooperatibek euren 2.789 bazkideei aurkeztuko diete, 2022ko abenduaren 16an, Mondragon Korporazioari atxikitako erakunde gisa indarrean duten harremana ordezkatzeko aukera, sistema kooperatiboa indartzeko adostasunezko hitzarmenetan oinarritutako eredu batekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena