Ekonomia
Espainiaren balizko erreskatea
Erredakzioa
Jean-Claude Juncker Eurotaldearen presidentearen bozeramaile batek adierazi duenez, Euroguneko Finantza ministroek ez dute oraingoz Espainiari buruz hitz egiteko hitzordurik gaurko.
Jean-Claude Juncker Eurotaldearen presidentea. Argazkia: Efe
Euroguneko Finantza ministroek ez dute gaurko Espainiari buruz hitz egiteko bilerarik aurreikusi, Jean-Claude Juncker Eurotaldearen presidentearen bozeramaile batek adierazi duenez.
"Oraingoz, ez dugu konferentzia telefonikorik deitu", adierazi du Guy Schullerrek.
Ostiral honetan albiste-agentzia batek zabaldu duenez, Espainiak asteburuan eskatuko du erreskatea eta Eurotaldeak bihar bertan jorratuko du gaia konferentzia telefonikoz.
Europako Batzordeak ere ukatu egin du Espainiako Gobernuak banketxeen sektorea kapitalizatzeko eskaria egin duela; baina, behar izanez gero, berehala martxan jartzeko moduko mekanismoak daudela gogorarazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa