18:26

Ekonomia

Europa

Europako bankuei 'berehala' kapitala emateko eskatu du Obamak

Erredakzioa

Bestalde, AEBetako presidenteak esan du Espainia eta Italia "premiazko erreforma egokiak" egiten ari direla.

  • Barack Obama AEBetako presidentea.

    Barack Obama AEBetako presidentea. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Barack Obama AEBetako presidenteak "ahal bezain laster ekintza argiak" egiteko eskatu die Europar Batasuneko buruzagiei "banketxe ahulei kapitala emateko".

AEBetako egoera ekonomikoa eta Europako krisiaren eragina azaltzeko Etxe Zurian emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, Europako buruzagiek "badakite egoera serioa dela". "Etengabe egon naiz haiekin harremanetan azken asteotan, eta badakigu pauso jakin batzuk har ditzaketela egoera oker ez dadin", gaineratu du Obamak. Izan ere, buruzagi estatubatuarraren ustez, Europar Batasuneko estatuen lehenbailehen egonkortu behar dute finantza sistema.

Era berean, Obamak azpimarratu du "Eurogunearen ikuspuntua eta eremua" indartu behar direla, horretarako bidea "aurrekontu eta finantza politiken inguruko lankidetza handitzea" izan daitekeela gaineratu du. Presidenteak aitortu du denbora behar dela, "baina etekinak eta ardurak partekatzeko borondate politikoa seinale ona izango litzateke".

Espainiako eta Italiako erreformak "egokiak eta premiazkoak" dira

Bestalde, AEBetako presidenteak esan du Espainia eta Italia "premiazko erreforma egokiak" egiten ari direla.

Hala eta guztiz ere, Obamak azaldu du erreformek "denbora" behar dutela "emaitzak ematen hasteko".

Obamak Eurogunean jarraitzeko gomendatu die greziarrei

Greziaren egoera ekonomikoari dagokionez, agintari estatubatuarrak mezua igorri die greziarrei, Eurogunean jarrai dezaten gomendatzeko; izan ere, bestela, sakrifizioak "handiagoak" izango omen dira.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena