09:59

Ekonomia

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Azazetako eta Labrazetako parke eolikoak 2025ean martxan egotea aurreikusten du Iñigo Ansolak

O. A. | EITB Media

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren arabera, deskarbonizazioaren bidean pausoak emateko, mota honetako parke eolikoak premiazkoak dira.

  • Iñigo Ansola (Energiaren Euskal Erakundea) Euskadi Irratian

    Iñigo Ansola (Energiaren Euskal Erakundea) Euskadi Irratian

    22:42 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Parke eolikoen inguruko eztabaida pil-pilean dagoen honetan, proiektu horiek premiazkoak direla nabarmendu du Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak. Energiaren Euskal Erakundeak 40 urte beteko ditu ostegun honetan, eta urteurren horren harira Iñigo Ansola zuzendari nagusia elkarrizketatu dute gaur Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan.

Aixeindarrek, Iberdrolak eta Energiaren Euskal Erakundeak sortutako sozietateak, Azazetan eta Labrazan eraiki asmo dituen parke eolikoak 2025erako martxan egotea aurreikusten du Iñigo Ansolak. Horren esanetan, epe laburrean ingurumen inpaktuari buruzko baimenak lortuko dituzte. "Asmoa da 2024an gauzatzen hastea, eta behin gauzatzen hasten direnean, 6-7 hilabetetan burutuko lirateke", adierazi du.

Industriaren deskarbonizazioari dagokionez, pixkanaka-pixkanaka erregai fosilak kentzen joateko beharra azpimarratu du, eta prozesu horretan hidrogenoak rol garrantzitsua izan dezakeela uste du. Ansolaren arabera, deskarbonizazioaren ibilbidea luzea izango da; "badaude alternatibak eta horretan egin behar dugu lana".

COP27an lortu den akordioaz galdetuta, anbizio falta egon dela esan du; aurretik espektatiba "ponpoxoak" egoten direla baina amaitzean errealitateak bere tokian jartzen duela klima aldaketari buruzko goi bilera bakoitza.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena