20:37

Ekonomia

Zibersegurtasuna

Black Friday merkealdian online erosketa seguruak egiteko gomendioak

EITB Media

Eguberri aurreko egun hauetan, ziberdelinkuenteen sareek beren jarduera areagotzen dute eta kontsumitzaileak engainatzen saiatzen dira.

  • Artxiboko irudia: EITB Media

    Artxiboko irudia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Black Friday merkealdi-eguna dela eta, datozen egunetan Internet bidezko salmentak handituko direla aurreikusten denez gero, Ertzaintzak hainbat aholku eman dizkie herritarrei iruzurren biktima izan ez daitezen.

Ohar batean azaldu duenez, eguberri aurreko egun hauetan, ziberdelinkuenteen sareek beren jarduera areagotzen dute eta kontsumitzaileak engainatzen saiatzen dira. Oso garrantzi handikoa da prebentzioa eta erosketak segurtasunez egiteko neurri logikoak hartzea.

Azaroaren 25a Black Friday eguna izango da. Izatez, deskontu-eguna izango da denda fisikoetan zein Internet bidezkoetan. Eskaintza horiek sortzen duten interesaren eta Eguberriak hurbil izatearen ondorioz, azken urteotan nabarmen hazi dira egun hauetan online egiten diren erosketak.

Online erosketak modu seguru eta fidagarrian egiteko zenbait aholku eta nork bere burua babesteko neurriak:

-Plataforma seguru eta ezagunen bidez erosi. Produktuak ia dohainik eskaintzen dituzten saltokien susmoa hartu, eta jatorri ezezaguna duten edo mesfidantza sortzen duten produktuak ez erosi.

-Erne mezu masiboekin. Sare sozialen bidez partekatzen diren zalantzazko eskaintzetan ez erori, eta produktuak edo zerbitzuak oso prezio murriztuan agintzen dituztenen bideragarritasuna baloratu. Markaren web-orri ofizialean egiaztatzea gomendatzen da.

-Beste erosle batzuen iritziak irakurri. Askotan oso lagungarria izaten da web-gunea fidatzekoa den edo ez jakiteko eta iruzurrak saihesteko.

-Ordaindu aurretik, web-orriaren fidagarritasuna kontsultatu. Egiaztatu domeinua saltoki errealari dagokiola eta negozioaren helbidea zuzena dela, aldaketarik eta akats ortografikorik gabekoa, baita URLa "https://" hasten dela ere.

-Konfiantzazko WIFI sarea edo norberaren datuak erabili. Erosketak on line egitean, Wifi sare partekatu bat ez erabiltzea gomendatzen da, horrela bankuko datuak sare publiko batean partekatzea saihestuko baita.

-Ahal den guztietan aurreordainketako txartel bat edo txartel birtual bat erabili. Aldian behin berrikusi txartelaren edo bankuko kontuaren gaineko karguak.

-Ez ireki orotariko gaiei buruzko eskaintzak aipatzen dituzten jatorri ezezaguneko mezuetako estekak. Horren ordez, teklatu joan nahi duzun orriaren helbidea.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena