13:12

Ekonomia

AURREKONTU PROIEKTUA

Arabako Foru Aldundiak 650 milioi euroko aurrekontua izango du 2023an, aurten baino % 13 handiagoa

AGENTZIAK | EITB Media

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak berri eman duenez, 147 milioi euro bideratuko dira inbertsioetara.

  • Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

    Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arabako Foru Aldundiaren aurrekontu proiektua 650 milioi eurokoa izango da 2023an, aurten baino % 13 handiagoa.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak eta Itziar Gonzalo Ogasun diputatuak eman dituzte datorren urterako aurrekontu proiektuaren xehetasunak. Diru kopuru horretatik 147 milioi euro inbertsioetara bideratuko dira.

Ahaldun nagusiaren esanetan, Aurrekontuetan hainbat jarduera estrategiko jasotzen dira, tartean, egungo "ziurgabetasun" egoeran familiak eta enpresak babestea helburu duen "Araba Lagun" egitasmoa.

Aurrekontu hauek bi helburu dituztela azpimarratu du Arabako ahaldun nagusiak: batetik, "pertsonak eta familiak babestea", eta bestetik, lurraldeak datozen urteetan egin behar dituen eraldaketak egiteko "inbertsioak egonkortzea".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena