07:50

Ekonomia

ARABA

Statkraft enpresak Itsaraz parke eolikoaren proiektua aurkeztuko du gaur Aramaion

AGENTZIAK | EITB Media

Bilera 18:00etan hasiko da Kultur Etxean, eta alkateak, alkateordeak eta enpresako arduradunek hartuko dute parte.

  • Aramaio. Jose Luis Madina EITB Mediako erabiltzailearen artxiboko argazki bat

    Aramaio. Jose Luis Madina EITB Mediako erabiltzailearen artxiboko argazki bat

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Itsaraz parke eolikoaren proiektuari buruzko azalpenak emango ditu Statkraft enpresak Aramaion (Araba) gaur, asteazkenarekin. Arabako herria eta Eskoriatza (Gipuzkoa) artean egin asmo duen parke eolikoak 60,4 megawatteko gaitasuna izango luke.

Bilera arratsaldean egingo dute, 18:00etan, Kultur Etxean. Enpresako arduradunek ez ezik, alkateak eta alkateordeak ere hartuko dute parte.

Lehenik eta behin, Norvegiako konpainia aurkeztuko dute, eta, ondoren, oraindik hastapen fasean dagoen Itsaraz proiektu eolikoa ezagutzera emango dute, enpresak ohar batean jakinarazi duenez.

Statkraft enpresako ordezkariak, Lierni Altuna alkatea eta Iban Herrarte alkateordea herritarren "zalantzak eta kezkak" argitzen saiatuko dira. Instalazioak urtean 44.000 etxebizitza baino gehiago hornitu ahalko lituzke.

Eskoriatza eta Aramaio artean eraiki nahi duenaz gain, Statkraft enpresak beste bat egin nahi du Azpeitia, Errezil eta Zestoa (Gipuzkoa) artean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena