Ekonomia
Finantza krisia
Erredakzioa
Gizarteak ikerketa egitea eskatzen duela aitortu du Estatuko fiskal nagusiak. M-15 mugimenduak 20.000 euro bildu ditu '15MpaRato' kanpaina abiatzeko.
Rodrigo Rato, Bankiako presidente ohia (artxiboko irudia). EFE
Fiskaltzak Bankiaren sorrera prozesuan deliturik egon ote zen argitzeko izapideak agindu ditu, eta hainbat dokumentazio eskatu dizkio erakundeari berari eta baita Espainiako Banku Zentralari ere, Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak azaldu duenez.
Joan den maiatzaren 28an agindu zituen izapideak Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak.
Gizartea ''bankuen jarduerak'' ikertzea eskatzen ari dela aitortu du Estatuko fiskal nagusiak; baina, eskaera hori egongo ez balitz ere, gaiak ikerketa ''eskatzen'' duela azaldu du Torres-Dulcek.
2011 hasieran abiatu zen Bankiaren sorrera prozesua, Caja Madridek, Bancajak eta beste bost erakundek (Caja Insular de Canarias, Caja Laietana, Caja Avila, Caja Segovia eta Caja Rioja) bat egin zutenean. Rodrigo Rato izan da fusio horrek eragindako banku berriko presidentea, maiatzaren 9a arte.
'15MpaRato' kanpaina: M-15 mugimenduak 20.000 euro bildu ditu 24 ordutan
Rodrigo Ratoren kontrako kereila jarri ahal izateko 20.000 euro bildu ditu M-15 mugimenduak, 24 ordutan. Kereila hori ekainaren 14an jartzeko asmoa dute, sare sozialen bidez jakitera eman dutenez.
Manos Limpias taldeak dagoeneko jarri du Ratoren eta Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Banku Zentraleko buruaren kontrako kereila, eta Bankiako akziodunen talde bat ere erakundeko kudeatzaileen kontrako lege-ekintzak abiatzea ari da aztertzen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa