Ekonomia
PROTESTA
EITB MEDIA
CCOOk deituta, laugarren greba eguna dute langileek, hitzarmen berri baten alde. Enpresa batzordearen arabera, 80 autobusetan egin dituzte pintaketak. Ertzaintzaren arabera, berriz, 12 dira kaltetutako ibilgailuak. Ezkerraldeko hainbat zerbitzu geldirik daude.
Bizkaibusen zerbitzua eskaintzen duten hainbat autobus —EMB enpresakoak— pintaketekin agertu dira gaur goizean. Hain zuzen, Aparkabisak Trapagaranen duen garajean zeuden ibilgailuetan egin dituzte pintaketak, Ezkerraldean eta Meatzaldean zerbitzua eskaintzen dutenetan. Ondorioz, hainbat zerbitzutan arazoak izaten ari dira, tartean, Bilbo eta Leioako Unibertsitatea lotzen dituen linean. CCOOren arabera, 80 dira kaltetutako ibilgailuak, eta Ertzaintzaren arabera, berriz, 12.
Bizkaibusek jakinarazi duenez, Ezkerraldeko autobusek izandako "boikot" baten ondorioz, "hainbat zerbitzuk ezin izan dute zegokien orduan atera". Egoera bere onera ekartzeko lanean ari direla esan du enpresak, eta eguerdira aldera zerbitzua normaltasunez eskaintzea espero dute. "Hitzarmena orain" idatzi dute autobusetan, besteak beste.
Argazkia: Radio Euskadi
Grebara deituta daude Bizkaibuseko langileak, EMB enpresako langile batzordeak deituta. CCOOk kaleratutako ohar batean, 13 greba egun deitu zituzten urrian eta azaroan, lan hitzarmen berria eskatzeko. Tartean, KPIaren araberako soldata igoera aldarrikatzen dute.
Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiaren "immobilismoa" ere salatu nahi dute langileek, hitzarmena berritzeko borondaterik ez duelako erakusten.
EMB enpresak 500 langile ditu, eta Bizkaibusi zerbitzua ematen dion enpresa nagusietako bat da.
Urriaren 25ean eta 27an eta azaroaren 3an lehen lanuzteak egin ondoren, gaur laugarrena dute. Azaroaren 10, 14, 15, 17, 21, 25, 28 eta 29rako ere, protestak dituzte deituta. Negoziazioan aurrerapausorik ez bada, ez dute greba mugagabea deitzea baztertzen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa