Ekonomia
Bankuei laguntzeko neurriak
Erredakzioa
Alemaniak zenbat kapital behar duten jakin nahi du irtenbideen inguruan eztabaidatzen hasi aurretik. Frantziak, berriz, Espainiak eskatzen badu, kapitalizatzeko neurriak daudela gogorarazi du.
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE.
Espainiako Gobernuak ez du bankuei laguntzeko neurririk bultzatuko, finantza sistemari buruzko azterketak ezagutu arte, gaur Luis de Guindos Ekonomia ministroak berretsi duenez.
Bankuei laguntzeko Bruselatik etor daitekeen azken saiakera bankuei behin behineko mailegua ematea da, baina Espainiako Gobernuak uko egin dio orain arte.
Espainiako finantza sistemari buruzko bi kontu-ikuskapen eskatu ditu Gobernuak. Horrez gain, astelehenean Nazioarteko Diru Funtsak Espainiako egoeraren inguruko txostena zabalduko du. Datu horiek eskuan izan arte, Rajoyren Exekutiboak ez du erabakirik hartuko.
Bestalde, "merkatuak itxita ez daudela frogatzeko", biharko enkanteari arreta jartzeko eskatu du De Guindosek. Horren hitzetan, Exekutiboaren aurreikuspenak "bete egingo dira”.
Berlin, datu gehiagoren zain
Alemaniako Gobernuak Espainiako banketxeek zenbat kapital behar duten jakin nahi du arazoa konpontzeko tresnen inguruan eztabaidatzen hasi aurretik, adierazi du gaur Martin Kotthaus Finantza Ministerioaren bozeramaileak.
Hartzen den erabakia Espainiako Gobernuaren esku dagoela berretsi ostean, Kotthausek esan du ez duela "zentzurik espekulazioak egitea kopuru zehatzak jakin arte".
"Espainiako Gobernua beharrezko guztia egiten ari da bere banketxeek behar duten kapitala jakiteko. Kopuruak jakiten direnean, Espainiako Gobernuak bere erabakiak hartuko ditu", gaineratu du bozeramaileak.
Frantziak dio Espainiak eskatzen badu, badaudela mekanismoak
Pierre Moscovici Frantziako Finantza ministroak, bere aldetik, Europak "elkartasun tresnak" dituela gogorarazi du eta Espainiak eskatzen badu, bertako banketxeak berehala kapitalizatu daitezkeela.
"Espainiako Gobernuak nahi badu, bere kasa hartzen badu erabakia, oso azkar erabil ditzakegun elkartasun neurriak har ditzakegu", adierazi du Moscovicik prentsaurreko batean.
Ministro frantziarrak azaldu du arratsaldean Luis De Guindos Ekonomia ministroarekin bilduko dela eta "eztabaida sakona" izango dutela. Gainera, banketxeen sektorean Espainiako Gobernuak egin duen erreforma "bide onean" doala azpimarratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa