09:23

Ekonomia

Argindarra

Urriko argindarraren faktura 2021eko irailetik izandako maila baxuenera jaitsi da

EITB Media

Besteak beste, meteorologiak lagunduta egin du behera prezioak. Izan ere, bereziki epela izan da aurreko hilabetea eta batez besteko tenperatura 24,3 °C-koa Euskal Herrian. Horrek eraginda, apenas piztu dugu berogailua.

  • Argindar dorre bat.

    Argindarraren faktura 74 eurokoa izan da, batez beste. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tarifa aratua duen kontsumitzailearen argindar faktura 74 euro ingurukoa izan da urrian, aurreko hilabetean baino % 22,1 baxuagoa. Are gehiago, 2021eko irailetik izandako maila baxuenera jaitsi da.

Irailean baino 21 euro merkeagoa izan da argindarra urrian, eta martxoko maximotik dezente urrun (49 euro gutxiago). Orduko hartan, Ukrainaren inbasioak bete-betean kolpatu zituen jada nahikoa tentsionatuta zeuden energia merkatuak, eta faktura 123,09 eurora igoarazi zuen.

Beste faktore batzuen artean, meteorologia lagun izan dute kontsumitzaileek. Bereziki epela izan da hilabetea Euskal Herrian, eitb.eus-ek egindako ikerketaren arabera, eta batez besteko tenperatura maximoa 24,3 °C-koa izan da, azken bost urteetako altuena. Horrenbestez, apenas erabili dugu berogailua.

Nazioarteko merkatuetan, gasaren —argindarra sortzeko erabiltzen den lehengaietako bat—prezioak behera egin du azken asteetan, eta horrek ere lagundu du jaitsieran.

Dena dela, begirada luzeagoa izanez gero, 2022ko lehen 10 hilabeteko prezioa 963,46 eurokoa da, hots, iazko epe berean halako bi (324 euro gehiago).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena