Ekonomia
lan gatazka
agentziak | eitb media
Bilbo Bermeorekin, Lekeitiorekin, Ondarroarekin, Gernikarekin, Mungiarekin, Ermuarekin, EHUrekin eta Galdakaoko Ospitalearekin lotzen duten Bizkaibuseko lineei eragingo diete lanuzteek.
Bizkaibuseko autobus bat. Argazkia: EITB Media
Bizkaibusek Busturialdean eta Lea Artibain dituen lineetako operadoreetako langileek iragarritako hamaika eguneko lanuzteak hasiko dituzte astelehen honetan, hitzarmenaren negoziazioak "blokeatuta" daudelako eta enpresak "soldatak izozteko asmoa" duelako, UGTk jakinarazi duenez.
BLBko batzordeak proposatu ditu lanuzteak, eta langileen batzarretan berretsi zituzten, KPIaren araberako soldata igoerak eskatzeko, "Bizkaibuseko beste operadore batean jada negoziatu den bezala".
Hala, urriaren 24an, astelehena, lanuzteak hasiko dira 05:50etik 09:20ra eta 18:00etatik 21:30era, eta azaroaren 2, 7, 9, 14, 16, 21, 25, 28 eta 30ean jarraituko dute. Gainera, 24 orduko lanuztea egingo dute urriaren 31n, Gernikako azken astelehenarekin batera.
Bilbo Bermeorekin, Lekeitiorekin, Ondarroarekin, Gernikarekin, Mungiarekin, Ermuarekin, EHUrekin eta Galdakaoko Ospitalearekin lotzen duten Bizkaibuseko lineei eragingo diete lanuzteek.
UGTk hitzarmenaren "negoziazioen blokeoa" salatu du, 2020ko abendutik eguneratu gabe baitago, baita "enpresak soldatak izozteko duen asmoa ere, Bizkaibusen emakidadun diren beste enpresa batzuetan, Durangaldeko Avanzan, esaterako, iazko KPIaren araberako soldata igoerak (% 6,4) dituen hitzarmen bat lortu delarik, inflazioa izugarri igotzen ari den une honetan, gainera".
Sindikatuak dei egin dio Bizkaiko Foru Aldundiari, Bizkaibuseko "zerbitzuaren arduradun" gisa, "kontzesionario batzuen eta besteen artean soldata-alderik ez ezartzeko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa