12:42

Ekonomia

Energia krisia

EBk gutxieneko akordioa lortu du gasa merkatzen saiatzeko

agentziak | eitb media

"Mekanismo iberiarra" Europar Batasun osora zabaltzea, gasa elkarrekin erosteko sistema boluntarioa edo hidrokarburo horren prezioari muga bat jartzea dira adostutako neurrietako batzuk.

  • Gasa. Argazkia: EITB

    Gasa. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasuneko estatuek akordio bat lortu dute energia aurrezteko formulak garatze aldera, tartean, "mekanismo iberiarra" EB osora zabaltzea, gasa elkarrekin erosteko sistema boluntarioa edo hidrokarburo horren prezioari muga bat jartzea.

Hamaika orduko negoziazioen ostean, EBko estatu eta gobernuburuek gutxieneko akordioa lortu dute joera eskuhartzaileak (Espainia, Frantzia, Belgika eta Grezia) eta merkatu librearen aldekoak (Alemania, Herbehereak, Hungaria, eskandinaviarrak eta Baltikokoak) uztartuz.

27etako Energia ministroak izango dira akordio politikoaren alderdi "teknikoak" garatuko dituztenak, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak azaldu duenez.

"Gure lehenengo helburua gasaren prezioa jaistea da", adierazi du Macronek, neurri garrantzitsu gisa "gas naturalaren salerosketarako prezio bide dinamiko eta behin behineko bat" sortzea izango dela azpimarratu aurretik.

Gasaren gehienezko prezioarena aurrera ateratzen bada, energiaren kostua "mekanikoki" jaitsiko da, esan du Macronek. Batzuk beldur dira baldintza horiek gas naturala ekartzen duten itsasontziak uxatuko ote dituen, eta EB gasik gabe geratuko ote den Errusiatik oso gutxi iristen zaiolako.

"Tabernara joan eta zerbitzariari garagardoa erdi prezioan ordainduko duzula esatea bezalakoa da. Ez da gertatuko. Bezeroek ezin dute jaitsi energiaren prezioa. Konpetentziak eta dibertsifikazioak soilik ahal dute", adierazi du sare sozialetan Viktor Orban Hungariako lehen ministroak.

Era berean, Batzordeari eskatu diote "iberiar mekanismoa", Espainian eta Portugalen aplikatzen dena, gainerako estatuetara zabaltzeko aukera, gasaren garestitzeak argindarraren prezioari eragin ez diezaion.

Hirugarren proposamen azpimarragarriena gasen erosketak elkarrekin egitea da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena