Ekonomia
Lan-gatazka
agentziak | eitb media
Gehiengoa duen sindikatuak lehenengo lan-hitzarmena negoziatzea eskatzen du, bertan jasotzeko KPIarekin lotutako soldata igoerak, asteburuetako lan orduak mugatzea eta banatzaileen subrogaziorako eskubidea.
Amazon. Argazkia: Efe
LABek lehenengo lanuztea deitu du Amazonen Trapagarango zentroan gaurko, urriaren 17rako, lehen lan-hitzarmenaren negoziazioa eskatzeko. Hala, lau orduko lanuztea egingo dute 05:30etik 09:30era.
LABek, enpresan gehiengoa duen sindikatuak, jakinarazi duenez, zentro logistikoan 109 langile daude, eta lan baldintzak hobetu nahi dituzte.
Besteak beste, KPIarekin lotutako soldata igoerak, asteburuetako lan orduak mugatzea (lan ordu gutxiago larunbat, igande eta jaiegunetan, eta hobeto ordainduak) eta banatzaileen subrogaziorako eskubidea jaso nahi dituzte lan hitzarmenean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa