15:19

Ekonomia

Bizkaia

Kamioiek 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko dituzte N-240 eta BI-625 errepideetako bidesariak

agentziak | eitb media

Bizkaiko Aldundiak Europako Batzordeak ezarritako gehienezko prezioa baino merkeago jarriko ditu, eta deskontuak emango dizkie maiz erabiltzen dituztenei eta ibilgailu eraginkorrei.

  • Kamioiak errepidean. Argazkia: Efe

    Kamioiak errepidean. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ibilgailu astunek 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera ordaindu beharko dute bidesaria Bizkaian N-240 eta BI-625 errepideak erabiltzeagatik, Bizkaiko Batzar Nagusiek araua onartu eta Europako Batzordeak oniritzia eman ostean.

Bizkaiko Foru Aldundiak hilabetetan eduki ditu elkarrizketak errepideko zama garraiolariekin, eta dagoeneko iragarri du zenbatekoak izango diren ezarriko dituen bidesariak. Europako Batzordeak ezarritako gehienezko prezioa baino merkeago jarriko ditu, eta deskontuak emango dizkie maiz erabiltzen dituztenei eta ibilgailu eraginkorrei.

Aldundiak azaldu duenez, bidesariak ezarrita errepide sarearen egoera ona bermatu nahi du, sarea mantentzeko eta erabiltzeko bitartekoak eskuratzeko gutxieneko inbertsioa pilatuz.

N-240 errepidean (Barazar) bederatzi free flow arku jarriko dituzte martxan El Gallo eta Ubidea artean, eta 0,32 eurotik 8,93rainoko prezioan. N-240 Tarragona – Bilbao (Barazar) errepideko El Gallo eta Ubidea artean norantza batean hilabete osoan 20 edo bidaia gehiago egiten dituztenek % 13ko deskontua jasoko dute.

BI-625ean, berriz, 8 free flow arku jarriko dituzte Laudiotik Basaurira, 0,23 eurotik 1,13rainoko prezioa izango dutenak. Kasu horretan ere, baldintza berberak eskatuko ditu % 13ko deskontua lortzeko.

Gutxiago kutsatzen duten ibilgailuek ere prezio bereziak izango dituzte, eta gutxiago ordaindu beharko dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena