Ekonomia
Consejo Vasco de Finanzas
EITB MEDIA
Gainera, Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek 2023ra arte luzatuko dute 200 euroko kenkaria 30.000 euro baino gutxiagoko zerga-oinarrietarako. PSE-EEk uste du deflaktazio berria ez dela "nahikoa". Azpiazuk Jaurlaritzako bazkideari gogorarazi dio deflaktazioa ez dela neurri "bakarra".
Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek PFEZaren % 2ko deflaktazioa ezartzea adostu dute 2023rako. Neurri hori zerga horretan aurten aplikatutako % 5,5eko deflaktazioari gehituko zaio, inflazioak zergadunengan duen eragina gutxitzeko. Gainera, erabaki da 2023ra arte luzatzea 200 euroko kenkaria 30.000 eurotik beherako zerga-oinarrietarako.
Neurria ostiral honetan adostu dute Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan.
Iñigo Urkullu lehendakariak neurri hori aurreratu zuen joan den irailaren 22an egindako Eusko Legebiltzarreko Politika Orokorreko osoko bilkuran.
Neurria Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartu beharko dute. Deflaktazioa da benetako soldata eta erosteko ahalmena egungo prezioen igoeraren agertokira egokitzea, herritarrek are zerga gehiago ordain ez dezaten.
% 2ko deflaktazioa PFEZaren tarifari eta kenkariei aplikatuko zaie. Gainera, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak 2023ra arte luzatu du 200 euroko kenkaria 30.000 euro baino gutxiagoko zerga-oinarrietarako, eta murrizketa mailakatua 30.000 eta 35.000 euro bitarteko zerga-oinarrietarako.
PSE-EEk uste du ez dela "nahikoa"
PSE-EEk "argi eta garbi" uste du PFEZaren deflaktazio berria ez dela "nahikoa", eta klase ertainari eta langileei laguntzeko neurri gehiago eskatu ditu.
PSE-EEren ustez, "beharrezkoa da Espainiako Gobernua hartzen ari den ezohiko neurrien sorta osatzera datozen beste erabaki batzuk aztertzea, bai eremu fiskalean, bai klase ertain eta langileen babes zabalagoan, atzo bertan Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak iragarritakoak bezala".
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak PSE-EEri, Eusko Jaurlaritzako EAJren bazkideari, gogorarazi dio deflaktazioa ez dela neurri "bakarra" eta askoz gehiago hartu direla krisiarekin "okerren" pasatzen ari direnei laguntzeko.
Sailburuak nabarmendu du deflaktazioa ez dela "neurri bakarra", baizik eta "neurri pila bat" hartzen ari direla krisiaren ondorioz "okerrago pasatzen ari den jendearen beharrei aurre egiteko". "Beste neurri bat da", errepikatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa