17:21

Ekonomia

Nazioarteko Diru Funtsa

Nazioarteko Diru Funtsak okerragotu egin du 2023rako munduko ekonomiaren aurreikuspena

EITB MEDIA

2023rako aurreikuspena da BPGk % 2,7 egitea gora 2023an, hau da, uztailean baino bi hamarren gutxiago. 2022rako, kalkulua da munduko ekonomia % 3,2 haztea. Nazioarteko Diru Funtsaren ustez, baliteke inflazioak muga jota izatea.

  • Hainbat langile, Alemanian, artxiboko irudian. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

    Hainbat langile, Alemanian, artxiboko irudian. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Uztailean egindako kalkuluekin alderatuta, Nazioarteko Diru Funtsak ez du aldaketarik aurreikusten mundu mailako ekonomian, 2022rako; hau da, % 3,2koa izango da hazkundea. 2021ean, aldiz, % 6ko hazkundea izan zuen; hortaz, dezelerazio nabarmena da. 2023rako aurreikuspenei dagokienez, Nazioarteko Diru Funtsak bi hamarren murriztu ditu aurreikuspenak, eta, haren iritziz, nazioarteko BPGk % 2,7 egingo du gora. Horrez gain, Funtsaren ustez, baliteke inflazioak muga jota izatea, eta ondorengo bi urteotan moderatzea.

"Mundu mailako Ikuspegi Ekonomikoa" txostenean (asteartean aurkeztu dute, Washingtonen), Nazioarteko Diru Funtsak ohartarazi du arriskuak oso handiak direla. Gerta liteke moneta politikak gaizki kalkulatzea inflazioa murrizteko bidea, bai eta dolarrak balioa gehiago handitzea, hainbat arrazoirengatik: ekonomia nagusien politiken arteko desadostasuna, mugaz bestaldeko tentsioak, eta energiako eta elikagaietako prezioetan gorabeherak. Faktore horiengatik, baliteke inflazioak oraindik ere gehiago egitea gora.

Hala, egoera ezkorrago batean, petrolioaren prezioak gora eginez, finantza baldintzak zorrotzagoak izanda eta Txinako higiezinen sektorean asaldurak baleude, Nazioarteko Diru Funtsaren kalkulua da mundu mailako jarduera maila 1,5 puntu baxuagoa izan litekeela 2023an, eta 1,6 puntu baxuagoa 2024an, egungo oinarri-lerroarekin bat.

"Arriskuetako balantzeak nabarmen egiten du behera. Urtebete barruko mundu mailako hazkundea % 2tik beherakoa izateko aukera % 25 da, gutxi gorabehera", dio Funtsak. Txostenak jasota duenez, finantzazio baldintzak zorroztuz gero, suspertzen ari diren merkatuetan zorpetzea handiegia izan litezke.

Espainiar Estaturako aurreikuspena

Estatu espainiarrari erreparatuta, Nazioarteko Diru Funtsak kalkulatu du 2023an % 1,2 gora egingo duela, zortzi hamarren gutxiago. Aurten, aldiz, % 4,3 haziko da, uztailean argitaratu zuten baino hiru hamarren gehiago.

Nolanahi ere, Espainiak Europako beste ekonomiak baino gehiago egingo luke gora, bai aurten baita datorren  urtean ere.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena