Ekonomia
ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN
O. A. | EITB MEDIA
Petronorreko presidentearen arabera, konpainiak ez du Errusiako petrolioaren menpekotasunik.
Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidentea Radio Euskadin
Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak (LPEE) eta Errusiak petrolio ekoizpena murriztea erabaki eta biharamunean, ondorioez hitz egin du Emiliano Lopez Atxurrak, Petronorreko presidenteak, alegia. Horren esanetan, petrolioaren prezioak gora egingo du eta, hortaz, baita inflazioak ere. Edozein kasutan, hornidura bermatuta dagoela ziurtatu du. Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eskainitako elkarrizketan, argi utzi nahi izan du euskal konpainiak ez duela Errusiako petrolioaren menpekotasunik.
Lopez Atxurraren esanetan, "krisian gaude" eta "munduko eta Europar Batasuneko ekonomiaren lurreratzea nahiko oldarkorra izango da". Hala ere, 2023 edo 2024. urteetarako, ingurua "egonkortzea" espero du.
Energia krisiari dagokionez, Europar Batasunak arlo horretan estrategia koordinatuagoa izan behar duela uste du. "Europarrok hornidura segurtasuna bizi izan dugu, eta orain energiaren arloan mugitzen hasi behar dugu, Europako batasun energetikoa lortze aldera", gaineratu du.
Petrolio enpresen gaineko zergari buruz galdetuta, bere ustez, Europatik kanpo ekoizten duten Petronorren lehiakideei egingo die mesede. Auzitegietara jotzeari dagokionez, esan du aukera bat dela.
Aberastasun handien gaineko zergari dagokionez, berak esan du ongi iruditzen zaiola, eta gustura ordainduko lukeela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa