Ekonomia
Lan gatazka
Agentziak | EITB Media
Aurrez, CCOOk, UGTk eta LABek deialdi bateratua egin zuten egun beretarako, hots, urriaren 27 eta 28rako eta azaroaren 2rako. Akordiorik ezean, sindikatu abertzaleak greba mugagabea deitzeko aukera ere mahai gainean jarri du.
Grebak urriaren 27 eta 28rako eta azaroaren 2rako daude deituta. EITB Media
ELA sindikatuak iragarri duenez, greba deituko du Bizkaiko metalgintzan urriaren 27 eta 28rako eta azaroaren 2rako, hiru lanuzteok "nahikoak ez" direla uste duen arren. Are gehiago, lan hitzarmenari buruzko akordiorik ezean, greba mugagabea egitearen alde egin du.
Iragarpena CCOOk, UGTk eta LABek egun bertsuetarako greba deitu ostean heldu da. Orain arte, lau sindikatuek batera deitu dituzte mobilizazioak.
Sindikatuak ohar batean gogorarazi du uztailean bi asteko greba proposamena helarazi ziela gainerako sindikatuei (irailaren 26tik urriaren 7ra), baina proposamen hori baztertu zuten sindikatuek, eta adierazi du hiru greba egun soilik egiteko prest zeudela.
ELAk kritikatu du, ingurumari horretan, CCOOk, UGTk eta LABek Arabako metalgintzan aurreakordioa izenpetu zutela, "edukiz oso azpitik dagoen hitzarmena" lortuta.
Aurreakordio horrek, ELAren aburuz, "kezka piztu" zuen Bizkaiko metalgintzan, eta horri aurre egiteko, "gutxieneko eduki batzuk adostea eta denek betetzea" proposatu zien gainerako sindikatuei. Besteak beste, KPIaren igoerak langile guztientzat izatea eta lanaldi murrizketaren eta subrogazio eskubidea zabaltzearen aldeko apustua egitea jarri zituen mahai gainean.
"Tamalez, gainerako sindikatuek uko egin zioten hitzarmen berri baterako adostu beharreko edukiei buruzko konpromisoak hartzeari", eta sindikatuaren "harridurarako", greba deialdia egin zuten beste sindikatuek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa