Itxi

Ekonomia

Garraioa

Renferen doako abonuak 2023an zehar mantenduko dira

Agentziak | EITB Media

Maria Jesus Montero Ogasun ministroak aurreratu duenez, 700 milioi euro emango dizkiote Renferi neurri hori irailetik aurrera luzatzeko.

  • Trena Muskizeko (Bizkaia) geltokian. Artxiboko irudia: Renfe

    Trena Muskizeko (Bizkaia) geltokian. Artxiboko irudia: Renfe

Maria Jesus Montero Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroak aurreratu duenez, 2023an aldiriko, Rodalies eta distantzia ertaineko Renferen abonuen doakotasuna mantenduko da.

INTERESEKOA: Estatuko Aurrekontu Orokorretako proiektuaren gakoak

2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak aurkezteko Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Monterok aurreratu du 700 milioi euro emango dizkiotela Renferi neurri hori irailetik aurrera luzatzeko.

Neurria Ukrainako gerraren testuinguruan energia aurrezten laguntzeko abian jarritako ekimen sortaren parte izan zen.