Itxi

Ekonomia

Pentsiodunak

Pentsioen igoera % 8,5 ingurukoa izango da 2023an, eta erreserba-funtsa 13 urtean lehen aldiz hornituko dute

Agentziak | EITB Media

Kopuru zehatza ez da ezagutuko azaroko inflazioa jakin arte. Espainiako Gobernuak 2957 milioiko ekarpena egingo dio erreserba-funtsari.

  • Artxiboko argazkia: EFE

    Artxiboko argazkia: EFE

Ogasun Ministerioaren kalkuluen arabera, datorren urteko pentsioen igoera % 8,5 ingurukoa izango da. Hala ere, kopurua azaroko inflazioarekin zehaztuko dute. Maria Jesus Montero ministroak iragarri du erreserba-funtsa 13 urtean lehen aldiz hornituko dela.

INTERESEKOA: Estatuko Aurrekontu Orokorretako proiektuaren gakoak

2023rako aurrekontu-proiektua onartu duen Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Monterok azpimarratu du pentsioak KPIren arabera igoko direla, Toledoko Itunean adostu bezala, eta horrek aurrekontu-partida hori % 11,4 igoko duela.

Igoera zehatza ez da ezagutuko azaroko inflazioaren berri izan arte, baina Espainiako Gobernuaren arabera, "% 8,5 ingurukoa" izango da.

Era berean, Monterok aurreratu duenez, "lehen aldiz 13 urtean", Espainiako Gobernuak 2.957 milioiko ekarpena egingo dio erreserba-funtsari, belaunaldien arteko ekitate-mekanismotik datorrena, eta horrek "lasaitasun handia emango die gure adinekoei".