Ekonomia
Siemens Gamesa
EITB MEDIA
Bestalde, enpresak CCOO, UGT eta ELAko atal sindikalak deitu ditu astearte honetarako Espainiako Estatu osoan.
Siemens Gamesa, artxiboko irudia. Argazkia: EITB MEDIA
LABek, Asteasuko Siemens Gamesaren lantegian gehiengoa duen sindikatuak, akordioa lortu du zuzendaritzarekin. Horrela, iragarri du Gipuzkoako fabrikako enpleguaren etorkizuna "bermatuta" egongo dela.
Sindikatuak ohar batean azpimarratu duenez, akordio horrek garrantzi handia du, haize-sorgailuen fabrikatzaileak mundu osoan 2.900 lanpostu inguru murriztuko zituela iragarri ondoren, horietako 475, Espainiako Estatuan.
LABek azaldu duenez, lortutako akordioak, enpresa-hitzarmena berritzeaz gain, lan karga, enpleguaren etorkizuna eta lan baldintzak bermatuko ditu.
Bestalde, enpresak CCOO, UGT eta ELAko atal sindikalak deitu ditu astearte honetarako Estatu osoan.
Siemens Gamesako CCOOko idazkari nagusi eta Zamudioko zazpi enpresa-batzordeetako bateko presidente Clara Fernandezek adierazi duenez, bilera horretan, sindikatuak kaleratzeak "aurrez aurre" gaitzetsiko ditu, eta "aspalditik" eskatzen duten zerbait eskatuko du, hau da: plan industriala eta enplegua blindatzea.
Sindikatuko arduradunak adierazi duenez, oraingoz ez dute zehaztasunik egokitzapen horrek enpresaren edo zonaldeen arloetan izan lezakeen eraginari buruz, baina bulegoetara gehiago zuzenduta egon daitekeela uste dute.
Bere ustez, doikuntza hori "ez dago justifikatuta", eta sektoreko gainerako enpresek ere Siemens Gamesak planteatzen dituenak bezalako "eragozpenak" dituztela adierazi du. CCOOko ordezkariak uste du "erruaren zati bat" konpainiaren zuzendaritzari dagokiola, bertan "CEOen etengabeko aldaketak" izan baitira, eta ziurtatu du Gamesa "enpresa errentagarria" dela, baina "Siemens iritsi zenetik" ez dela hala. "Milaka milioiko galerak ditugu, eta ez da langileen errua", adierazi du.
Nafarroako Parlamentuak Gamesan enplegua sustatzeko konpromisoa hartu du
Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional bat onartu du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere egiten duen Nafarroako Gobernuak Siemens Gamesak Nafarroan duen lantegietako lanpostu denak defendatzeko konpromisoa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa