Ekonomia
HIPOTEKA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Indizeak ia puntu bat egin du gora abuztutik irailera, % 1,249tik % 2,233ra.
Txanponekin eta 50 euroko diru paperarekin egindako etxe bat. Egile eskubiderik gabeko irudia
Hamabi hilabeterako euriborrak hazten jarraitzen du, eta % 2,233an itxi du iraila, 2009ko urtarriletik izan duen baliorik handiena (% 2,622). Indizeak 0,98 puntu egin du gora abuztutik irailera, % 1,249tik % 2,233ra.
Espainiako Bankuak datorren astean berretsi beharko du iraileko datua. Apirilean sei urte baino gehiagotan lehen aldiz eremu negatiboa atzean utzi, eta % 0,013an itxi ondoren, gora egin du hilabetez hilabete.
Hain zuzen ere, hamabi hilabeterako Euriborra da Espainiako hipoteka aldakorren adierazle nagusia. Ondorioz, igoera horrek hipoteken kuotak handitzea ekarriko du. Adibidez, 30 urterako 150.000 euroko hipoteka aldakor bat (euriborra + % 0,99) kontratatuta duen pertsona bat hilean 448,6 euro ordaintzetik 649,3 euro ordaintzera pasatuko da, 2.400 euro gehiago urtean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa