Ekonomia
Enplegua
Agentziak | Eitb media
Gainera, 79 milioi euroko isuna jarri dio enpresari; konpainiak dio, haatik, isunak ez duela lege horrekin zerikusirik, ikertutako epea 2018tik 2021eko abuztuaren 11ra artekoa baita, legea indarrean sartu bezpera artekoa, alegia.
Glovo enpresako langilea.
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroak asteazken honetan adierazi duenez, Glovo enpresako 10.600 langileren egoera erregularizatuko du Lan Ikuskaritzak, langileen lan eskubideak urratzen dituela hauteman ostean.
Halaber, ia 79 milioi euroko isuna jarri dio enpresari.
"Autonomo faltsuen jarduera baten aurrean gaude, eta legearen pisua enpresaren gain eroriko da, Lan Ikuskaritzarekin erori den bezala", ohartarazi du bigarren presidenteordeak.
Diazek Lan Ikuskaritzaren lana "oztopatzea" leporatu dio Glovori, eta hori "oso larria" dela adierazi du Zuzenbideko Estatu sozial eta demokratiko batean, enpresak "legea betetzera behartuta" baitaude.
'Rider Legea'-rekin "zerikusirik ez", Glovoren ustez
Glovok zehaztu duenez, Lan Ikuskaritzaren 79 milioi euroko isuna ez dago 'Rider Legea'-rekin lotuta, ikertutako epea 2018tik 2021eko abuztuaren 11ra bitartekoa baita, legea indarrean sartu bezpera artekoa, beraz.
Enpresak gaineratu du, jakinarazitako zenbatekoak Gizarte Segurantzako kuoten proposamenak ez ezik, banatzaile bakoitzeko zehapen-proposamen bat ere jasotzen du.
Halaber, nabarmendu dute aztertutako epealdian, Glovok bere frogak, hausnarketak eta balorazioak aurkeztea eta zabaltzea eskaini zuen, baita dokumentazioa ere, baina, Lan Ikuskaritzak baztertu egin zuen eta akta aurkeztu den unera atzeratu.
"Aldebakarreko erabakia da, Ikuskaritzaren proposamena jasotzen duena. Horren aurrean, enpresak bere helegiteak aurkeztu beharko ditu, eta Justiziaren eremuan ofiziozko prozedimendu bat izapidetu ondoren, aztertu egongo dira, likidazio edo/eta hutsegite akta bat proposatzeko gero", esan dute konpainiatik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa