08:13

Ekonomia

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: gasaren BEZaren jaitsiera, COP26ko konpromisoen txostena eta Zinemaldia

EITB MEDIA

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ondorengo gaiek hartuko dituzte gaur, irailak 20, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Espainiako Gobernuak gasaren BEZa jaistea onartuko du:  Ministro Kontseiluak gaur onartuko du gasaren BEZa % 21etik % 5era jaitsiko duen dekretua. Irail hasieran iragarri zuen neurria eta orduan aurreratutakoaren arabera, jaitsiera urritik aurrera aplikatuko da eta indarrean egongo da urtea amaitu arte.

- COP26 goi-bilerako konpromisoen inguruko lehen txostena: aldaketa klimatikoaren inguruan, iazko azaroan, Glasgown egindako goi-bileran hartutako konpromisoen inguruko lehen txostena kaleratuko da gaur.

- Euskal Zinemaren Gala izango da Zinemaldian: Euskal Zinemaren Gala egingo dute gaur Zinemaldian, Alberto Gastesi euskal zuzendariaren Gelditasuna ekaitzean pelikularekin, eta hori izango da ondorengo orduetako arretagune nagusia.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena