08:23

Ekonomia

'Financial Times'en arabera

EBZk errefusatu egin du Bankia onbideratzeko plana

Erredakzioa

Erakundeak uste du Espainiako Gobernuaren planak urratu egiten duela Europar Batasuneko araudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Banku Zentralak (EBZ) errefusatu egin du Bankia onbideratzeko Espainiako Gobernuak duen plana, Financial Times egunkari britainiarrak jakinarazi duenez.

Erakundearen ustez, baliteke bankuari 23.000 milioi euro emateko planak Europar Batasuneko araudia urratzea, EBZk ezin baititu Gobernuak finantzatu.

Atzo, Bankiaren akzioak % 16,25 jaitsi ziren, haren sozietate nagusiak (Banco Financiero y de Ahorros) 3.318 milioi euroko galerak aitortu eta egun batera.

Zehazki, Bankiaren akzioak 1,139 euroko balioraino jaitsi ziren. Burtsan hasi zenetik, % 69,6 egin dute behera.

Astearteko saioan Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadoreak kargua ekainaren 10ean utzi nahi duela adierazi dio Rajoyri, bere agintaldia ofizialki amaitu baino hilabete lehenago, alegia.

Espainiako Bankuak ohar batean azaldu duenez, ekainaren 11ren ostean (finantza erakundeen berregituraketa planen egunean) erabaki "oso garrantzitsuak" hartu beharko diren etapa berri bati hasiera emango zaio, plan horien eta aholkulari pribatuek (Oliver Wyman y Roland Berger) banku sistemaren inguruan egingo dituzten ebaluaketen onartzea esaterako.

Europako Banku Zentralak (EBZ) errefusatu egin du Bankia onbideratzeko Espainiako Gobernuak duen plana, Financial Times egunkari britainiarrak jakinarazi duenez.Erakundearen ustez, baliteke bankuari 23.000 milioi euro emateko planak Europar Batasuneko araudia urratzea, EBZk ezin baititu Gobernuak finantzatu.Atzo, Bankiaren akzioak % 16,25 jaitsi ziren, haren sozietate nagusiak (Banco Financiero y de Ahorros) 3.318 milioi euroko galerak aitortu eta egun batera.Zehazki, Bankiaren akzioak 1,139 euroko balioraino jaitsi ziren. Burtsan hasi zenetik, % 69,6 egin dute behera. Astearteko saioan Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadoreak kargua ekainaren 10ean utzi nahi duela adierazi dio Rajoyri, bere agintaldia ofizialki amaitu baino hilabete lehenago, alegia. Espainiako Bankuak ohar batean azaldu duenez, ekainaren 11ren ostean (finantza erakundeen berregituraketa planen egunean) erabaki "oso garrantzitsuak" hartu beharko diren etapa berri bati hasiera emango zaio, plan horien eta aholkulari pribatuek (Oliver Wyman y Roland Berger) banku sistemaren inguruan egingo dituzten ebaluaketen onartzea esaterako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena