11:36

Ekonomia

caf taldea

Eusko Jaurlaritzak CAF enpresaren % 3 eskuratu du, 17 milioiko inbertsioarekin

EITB MEDIA

Duela bost urte 15 milioi inbertitu zituen konpainiak. Honekin, Jaurlaritzak esan du "indartu" egiten duela "Euskadirentzat interes berezia duen sozietate baten kapital sozialean duen presentzia eta posizioa".

  • CAF.Artxiboko irudia

    CAF.Artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak CAF enpresaren % 3 eskuratu du, Finkatuz Funtsari bidez, 17 milioi euroko balioarekin. Hala, enpresak merkatuan dituen akzio berriak eskuratu ditu, duela bost urte egin zuen moduan. Orduan 15 milioi inbertitu zituen Jaurlaritzak.

Finantzen Euskal Institutuaren mendeko finantza-tresna horri esker, sozietatearen % 1,76 erosi ahal izan da, Eusko Jaurlaritzak ostegun honetan ohar baten bidez iragarri duenez, 2018an gainerako % 1,24 erosi baitzen.

Honekin, Jaurlaritzak esan du indartu egiten duela "Euskadirentzat interes berezia duen sozietate baten kapital sozialean duen presentzia eta posizioa, euskal ekonomiarentzat duen izaera estrategikoagatik".

Hain zuzen ere, gaur iragarri du CAFek Marseillako (Frantzia) garraio publikoko sare osoa kudeatzen duen Regie des Transports Metropolitains (RTM) konpainiak Beasaingo enpresa aukeratu duela 15 tranbia-unitate berri hornitzeko. Kontratuak 57 milioi euroko balioa du, eta tranbien kopurua handitzeko aukera bat ere eskaintzen du, aurrera begira sarea  handitzen bada.

Euskal konpainiatik azaldu dutenez, Marseilla Frantziako bigarren hiririk jendetsuena da Parisen ondoren, eta Europa osoko portu komertzial garrantzitsuenetako bat da.

Aurretik ere hainbat proiektu garatu ditu Frantzian CAFek, besteak beste iaz partzuergoan Parisko RER B aldirietako linearako 146 trenen hornidura eta St. Etienne, eta Lyongo metroko D lineako trenen flota birgaitzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena