Ekonomia
Energia eolikoa
EITB MEDIA
Egun, 2022ko irailean, Euskal Autonomia Erkidegoan, lau parke eoliko daude martxan, eta beste hamabi izapide administratiboan daude. Statkraft Norvegiako enpresak beste bi jarri nahi ditu martxan 2027an, asteartean jakitera eman dutenez.
EAEn, lau parke eoliko daude: Badaia, Oiz, Elgea-Urkilla eta Bilboko Portua.
Statkraft Norvegiako enpresak, energia berriztagarrien Europako ekoizle nagusiak, asteartean aurkeztu dio Iñigo Urkullu lehendakariari Arabaren eta Gipuzkoaren arteko mugan bi parke eoliko eraikitzeko proiektua; inbertsioak 90 milioi euroko langa gaindituko luke. Baina, zein da, egun, Euskal Autonomia Erkidegoak dituen parke eolikoen erradiografia? Zehazki, 2022ko irailean, EAEn lau parke eoliko dabiltza, eta beste hamabi izapide administratiboan daude.
Hau da, zehaztuta, Euskadin jardunean eta izapide administratiboan dauden parke eolikoen zerrenda:
Jardunean dauden parke eolikoak:
*Badaia: Kuartango, Erriberagoitia eta Iruña Oka (Araba). 49,5 MW-eko potentzia du.
*Oiz: Mallabia eta Berriz (Bizkaia). 34 MW-eko potentzia du.
*Elgea-Urkilla: Barrundia eta Donemiliaga (Araba), 32,2 MW-eko potentzia duela, eta Oñatin eta Aretxabaletan (Gipuzkoa), 26,9 MWko potentziarekin.
*Bilboko Portua, Punta Luceron. 10 MW-eko potentzia du.
*Labraza: Oion (Araba). 40 MW-eko potentzia du.
*Azazeta: Dulantzi, Iruraiz-Gauna, Donemiliaga, Arraia-Maeztu eta Bernedo (Araba). 40 MW-eko potentzia du.
*Geroa: Armintzan, Lemoiz udalerrian. Itsas parke eolikoa da, eta 45 MW-eko potentzia du.
*Cantoblanco: Añanan eta Erriberagoitian (Araba). 49 MW-eko potentzia du.
*Artzentales-Sopuerta: Sopuerta, Artzentales, Galdames, Muskiz, Balmaseda, Gueñes, Zalla eta Turtzioz (Bizkaia), 50 MW-eko potentziarekin.
*Larragorri: Orozko (Bizkaia) eta Laudio (Araba). 22,5 MW-eko potentzia du.
*Trekutz: Urretxu eta Antzuola (Gipuzkoa). 12 MW-eko potentzia.
*Buruzai: Azkoitia, Zumarraga eta Urretxu (Gipuzkoa). 18 MW-eko potentzia du.
*Ezkelzu: Donostia, Zizurkil eta Usurbil (Gipuzkoa), eta 18 MW-eko potentzia.
*Karakate: Soraluze eta Elgoibar (Gipuzkoa). 9,6 MW-eko potentzia du.
*Kastillo: Legutio (Araba), 22,5 MW-eko potentziarekin.
*Miritxa: Arratzua-Ubarrundia, Burgu, Barrundia eta Leintz Gatzaga (Araba), 27 MW-eko potentzia duela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa