Ekonomia
Android auzia
Europako justiziak Googleri ezarritako isuna berretsi du, 200 milioi euroan murriztu badio ere
Agentziak | EITB Media
Erraldoi teknologikoak aurkeztutako helegitearen zati bati men egin dio Europar Batasuneko Auzitegi Nagusiak. AEBko konpainiak 4.125 milioi euro ordaindu beharko ditu azkenean.
-
Google 4.125 milioi euro ordaindu beharko ditu. Argazkia: EFE
Europar Batasuneko Auzitegi Nagusiak Android eragile sistemaren auzian Europako Batzordeak Google konpainiari ezarritako lau milioi pasatxoko isuna berretsi du gaur. Dena dela, erraldoi teknologikoak aurkeztutako helegitearen zati bati men egin, eta 200 milioi euroan murriztu dio ordaindu beharrekoa. Bruselak inoizko isunik handiena ezarri zion 2018an AEBko konpainiari, teknologia berrien sektorean zuen nagusitasuna baliatu izana egotzita.
Berez, 4.343 milioi euro ordaintzera zigortu zuen Europako Batzordeak, baina, gaurko epaiaren ondotik, azkenean, 4.125 milioi euro, 200 milioi gutxiago, pagatu beharko du Googlek.
Besteak beste, konpainiak Google Search bilatzailea edota Chrome nabigatzailea instalatzea exijitzen zien Android erabiltzen zuten sakelakoen ekoizleei.