Ekonomia
ELKARRIZKETA
EITB Media
Eduardo Aretxaga Confebaskeko zuzendari nagusiak momentuarekin errealista izan behar dela azaldu du, eta "ez baikorra edo ezkorra". Hala, errenten ituna negoziatzeko prest agertu da, ez, ordea, "neurriz kanpoko eskaerei" erantzuteko.
Eduardo Aretxaga, Confebaskeko zuzendari nagusia. Argazkia: EiTB Media
Eduardo Aretxaga Confebaskeko zuzendari nagusiak baieztatu duenez, "momentuarekin errealista izan behar da, ez baikorra edo ezkorra", eta azaldu du bere erakundea prest dagoela errenten itun bat negoziatzeko, baina ez "neurriz kanpoko eskaerei" erantzuteko.
Radio Euskadiko Boulevard saioan astelehen honetan egindako elkarrizketan Aretxagak ohartarazi du KPIari lotutako igoerak "bideraezinak" direla eta esan du Euskal Autonomia Erkidegoan ekonomia "egoera ahulean" dagoela, susperraldia moteldu egingo delako, "eta dezelerazioa egongo delako".
Datozen hilabeteei buruz galdetuta, honela erantzun du: "Guk ez dugu datorren urterako aurreikuspenik egiten, horretarako informazio gehiago izatea beharrezkoa baita". Hala, Euskal Enpresarien Konfederazioaren zuzendariak esan du "beste panorama batean" gaudela, eta inflazioari eta krisi energetikoari aurre egin behar zaiela.
Inflazioa % 10etik gora kokatu da abuztuan. Kezkatzeko moduko adierazlea dela uste du Aretxagak, eta onartu du Euskadi atzaraldian sartzeak kezkatzen dituela; izan ere, "pandemiaren ostean, urte hau irteera-urtea izango zela uste genuenean, susperraldi hori geldiarazi egingo dela ikusten dugu".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa