09:50

Ekonomia

Automobil sektorea

Alfredo Morales Nafarroako Volkswageneko enpresa-batzordearen presidentea: “Hilabete zaila aurreikusten dugu”

EITB MEDIA

Moralesek Radio Euskadin adierazi du uste duela lantegia "egun gehiagotan" itxiko dutela, txipen eta erdieroaleen faltaren ondorioz. Hornidura eskasia horren ondorioz, gaur egun amaitu gabeko 13.000 auto ditu lantegiak.

  • Landabengo lantegia. Argazkia: EFE.

    Landabengo lantegia. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alfredo Morales Nafarroako Volkswageneko enpresa-batzordearen presidenteak Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean adierazi du "hilabete zail bat aurreikusten" dutela, eta plantilla kezkatuta dagoela enpresaren ezegonkortasun egoeragatik.

Lantegiak bere produkzioa eten du ostiral honetan pieza faltagatik eta hurrengo astean ere etenaldia egitea espero dute. Irailaren 5ean eta 9an ez da produkziorik egongo, eta aldi baterako lan erregulazioko espedienteak aplikatuko dira. Moralesek uste du lantegia "egun gehiagotan" itxiko dutela.

Enpresa-batzordearen presidenteak azaldu duenez, gaur egun amaitu gabeko 13.000 auto dituzte. Horietako asko Landabeneko lantegian daude, baina hainbat ibilgailu Santanderrera eta Irañetara bidali behar izan dituzte.

Autoak amaitu gabe daude txipak eta erdieroaleak falta dituztelako. Moralesek azaldu du egoera larria zela orain direla zenbait hilabetetik, baina egoerak txarrerantz egin duela Taiwanen eta Txinaren arteko tentsioaren ondorioz.

Era berean, kritikatu egin du Espainiak ez duela apustu garbirik egin automobil sektorearen beharrak asetzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena