Ekonomia
Bilbao Exhibition Center
Erredakzioa
Larunbata arte 25 herrialdetako 1.100 enpresek makinarik aurreratuenak eta azken nobedadeak aurkeztuko dituzte BECen, sektore horretan Europa mailan egiten den bigarren azokarik garrantzitsuenean.
25 herrialdetako 1.171 enpresek, horien artean % 46 atzerritarrak, gaurtik datorren larunbata arte (ekainak 2) makinarik aurreratuenak eta sektoreko azken nobedadeak aurkeztuko dituzte Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerren abiatu den Makina Erremintaren Biurteko Azokaren XVII. edizioan.
2012ko azokan duela bi urte baino stand gehiago izango dira. Azoka 12:00etan inauguratu dute, bertan, besteak beste, Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroa izan da.
Italiak eta Alemaniak pisu handia izango dute azoka honetan, baina bi herrialde horietako enpresez gain Austria, Belgika, Kanada, Txina, Hego Korea, Danimarka, Eslovenia, Espainia, AEBeak, Finlandia, Frantzia, Herbehereak, India, Israel, Japonia, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Suedia, Suitza, Taiwan eta Turkiakoak izango dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa