Ekonomia
ENERGIA KRISIA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Europar Batasunak % 80ko helburua ezarri zuen udazkenerako, eta herrialde batzuek jada gainditu dute zifra hori.
Bizkaiko Badia Gasa, Zierbenan. Argazkia: EITB Media.
Thierry Breton EBko Barne Merkatuko komisarioak ostegun honetan jakinarazi du hurrengo udazkenerako Europar Batasunak gasaren erreserbaren inguruan jarri zuen plana bide onean doala. Bere arabera, EBko erreserbak % 76,92an kokatzen dira, ezarritako % 80ko helburutik gertu.
Espainiaren kasuan, gas-erreserbak % 82an kokatzen dira. Beste herrialde batzuek ere gainditu dute Bruselak ezarritako helburua; Frantziak % 90ko erreserba du eta Alemaniak % 80koa.
Ekonomilari europarraren arabera, Europak "ikatza, erregaia, kerosenoa eta elektrizitatea izango ditu neguan", eta arazoa gasa eta gasaren bidez sortzen den elektrizitatea izango dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa