Ekonomia
Onbideratze plana
Erredakzioa
Taldeko eraikuntzako kredituen zorroak 15,6 milioiko kapitala behar du eta enpresetako parte-hartzeak bertan behera utziko ditu.
Albisteak (5)
23.465 milioi euroko laguntza publikoko onbideratze planaren ostean, helburua, Bankia entitate "sendo, erakingor eta errentagarri" bilakatzea dela esan du Jose Ignacio Goirigolzarrik.
BFA-Bankia taldean sartuko dituzten 19.000 milioiak uztaila bitartean "gauzatuko" direla azaldu du. Bestalde, BFAri emandako mailegu publikoa akzioetan bilakatzeari ekainaren 29an egingo duten batzar orokorraren aurretik ekingo diote. Lehentasuneko eskubideak eskaintzen dituen kapitalaren zabalkuntzari, ordea, urteko azken hiruhilekoan.
Taldeko eraikuntzako kredituen zorroak 15,6 milioiko kapitala behar du. Partaidetzakoek 3,9 milioi euro beharko dituzte eta zerga aktiboek 2,7. Ildo honetan, partaidetzako kartera merkatuaren prezioan jarri duela adierazi du Goirigolzarrik. Behar duen diruaren zati bat, Bankiak enpresetan dituen parte-hartzeak salduz lortuko du, nahiz eta inbertsio-gabetzearen plan estrategikoa oraindik ez dagoen burutua, Bankiaren presidenteak azaldu duenez.
Industrien parte-hartzeaz desegingo da
BFA Bankia taldea orain bi urte jaio zen industriako kartera sendo batekin, baina, orain, parte-hartzeak bertan behera utziko ditu.
Merkatuaren egungo prezioarekin bat egiten ez zuten parte-hartzeak kontatzen zituen Bankiak, eta horixe zen arazo nagusia.
Desfase hori zuzentzearen ondorioz, 3.900 milioiko hornidurak egin beharko dituzte.
Azken hilabeteetan, BFA-Bankiak jada salmenta batzuk egin ditu, besteak beste, Espainiako Burtsa eta Merkatuetako parte hartzearen % 4,1 eta Mafren zuen % 10,3 saldu dute.
Baina oraindik beste enpresa askotan dituzte partaidetzak. BFAk, esaterako, Iberdrolaren % 5,4 du eta Indrako % 20. Bankiak, ordea, IAGko % 12, NH enpresako % 10, Realiako % 28, SOS Corporacioneko % 18, Mecaluxeko % 20 eta Metrovacesako % 9.
Presidenteak argi utzi du ez dutela akzioen truke aldatuko, baina oraindik ez dakite ziur emango dioten irtenbidea.
Ratoren lana justifikatu du
Bestalde, Rodrigo Ratoren lana justifikatu du "giro nahasi eta zail batean" kudeatu behar izan duelako, eta entitatera ez dela "ardurak egoztera" iritsi adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa