22:10

Ekonomia

Lan-gatazka

Bertan behera, Makina-erremintaren Biurtekoan BECen deitutako greba

Erredakzioa

LAB sindikatuko iturriek jakitera eman dutenez, enpresak onartu egin du ''ezinezkoa dela soldatak % 15 jaistea''.

  • Makina-erremintaren Biurtekoa, BECen. EITB

    Makina-erremintaren Biurtekoa, BECen. EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

LAB sindikatuak bertan behera utzi du Makina-erremintaren Biurtekoa egiten duten bitartean BECen deitutako greba. Bilbao Exhibition Centreko (BEC) enpresa batzordean sindikatu bakarra da LAB, eta, 78 langileen soldatak % 15 ez jaistea eskatzeko, sei eguneko greba deitu zuen: maiatzaren 28a, 29a, 30a eta 31a, eta ekainaren 1a eta 4a.

Ostegun honetan bertan, Bilboko Gizarte Arloko lehen zenbakiko epaitegiak greba egitea debekatu zion enpresa batzordeari, biurtekoak irauten duen bitartean.

LAB sindikatuko iturriek jakitera eman dutenez, enpresak onartu egin du ''ezinezkoa dela soldatak % 15 jaistea''. Enpresa batzordeko presidentearen hitzetan, zuzendaritzak greba dela-eta kautelazko neurriak eskatzen epaileari igorritako testuan ''onartu egin zuen neurriak ezin zirela akordiorik gabe ezarri''.

Gatazka ''gaur-gaurkoz'' bukatu ez dela onartu du LABeko ordezkariak, eta, ''aukera izan bezain laster'' berriz ere ''erasoari'' ekingo diotela aurreratu du.



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena