Ekonomia
ENERGIA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Pedro Sanchezek aurreko ostiralean aurreratu zuen berogailua 19 gradura eta aire girotua 27ra mugatzea eskatuko ziola sektore pribatuari. Halaber, gogorarazi zuen Espainiak, bere borondatez, gas kontsumoa % 7 murriztu behar duela hurrengo hilabeteetan.
Gobernuak aire girotua 27ra mugatzea eskatuko dio sektore pribatuari. Argazkia: EFE.
Ministroen Kontseiluak energiaren eraginkortasunerako eta aurrezkirako premiazko neurri sorta bat onartuko du astelehen honetan, "Europako herrialde guztiak egiten ari direnarekin bat etorriz".
Gobernuak joan den ostiralean jakinarazi zuen energia aurrezteko plan batean lanean ari zela, eta plan horretan arautuko zela eremu publikoan telelana sustatzea eta eraikin publikoetan aire girotua eta berogailua modu eraginkorragoan erabiltzea. Pedro Sanchez presidenteak aurreratu zuen berogailua 19 gradura eta aire girotua 27ra mugatzea eskatuko ziola sektore pribatuari.
Sanchezek gogorarazi zuen Espainiak bere borondatez gas kontsumoa % 7 murriztu behar duela hurrengo hilabeteetan, Europako Batzordeak aste honetan adostutakoaren arabera.
"Merkataritza zentro batera sartu besterik ez da egin behar aire girotua altuegi dagoela ohartzeko", gaineratu du presidenteak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa