Ekonomia
KPI
AGENTZIAK | EITB MEDIA
KPIaren igoera hori prezioen gorakadak eragin du, bereziki, janari eta edarien prezio altuek. Hala ere, erregaien prezioek behera egin dute.
Supermerkatu bat EFEko artxiboko irudi batean.
Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) sei hamarren igo da urte arteko tasan, % 10,8raino, 1984ko irailaz geroztik izandako mailarik altuena. Hala ere, bi hamarren jaitsi da uztailean aurreko hilabetearekin konparatuz, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostiral honetan argitaratutako datuen arabera.
Uztaileko datuak aurreko hilabeteko marka hautsi du, izan ere, ekainean, % 10,2an kokatu zen KPIa eta hori 1985etik izandako zifrarik altuena izan zen.
KPIaren igoera hori prezioen gorakadak eragin du. Bereziki, janari eta edarien prezio altuek.
Azpiko inflazioaren urteko aldaketa-tasa zenbatetsia (landu gabeko elikagairik eta produktu energetikorik gabeko indize orokorra) sei hamarren igo da, %6,1era iritsi arte.
Ostiral honetan argitaratutako indize horrek KPIren aurrerapena ematen du uztailarekiko, eta datorren hilaren erdialdera berretsi beharko du Estatistikako Institutu Nazionalak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa