17:21

Ekonomia

Neurri fiskal berriak

Inflazioari aurre egiteko Jaurlaritzak eta aldundiek iragarri dituzten neurriak

EITB MEDIA

Besteak beste, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren taulak % 4 deflatatuko dituzte prezioen gorakadaren eragina murrizteko asmoz.

  • El lehendakari Iñigo Urkullu junto a los tres diputados generales. Foto: Irekia

    El lehendakari Iñigo Urkullu junto a los tres diputados generales. Foto: Irekia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek hainbat neurri hartu dituzte, prezioen gorakadari aurre egiteko asmoz.  Iñigo Urkullu lehendakariak eta hiru ahaldun nagusiek -Ramiro Gonzalez, Unai Rementeria eta Markel Olano- agerraldia egin dute goizean neurri berriak azaltzeko. Hauek dira:

1- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren tarifaren tarte guztiak %4 deflatatzea. Neurri hori aurten aplikatuko da. Era berean, baterako aitorpeneko murrizketaren zenbatekoak, kuotaren gutxitzearena eta kenkariena, % 4an eguneratuko dira. Aurreko urteko urrian hartutako ehuneko bat eta erdiko deflaktazioari gehitzen zaio orain hartzen den neurri hau. Guztira beraz ehuneko bost eta erdiko deflaktazioa aplikatuko da. 

2- Irailetik aurrerako lan-etekinei aplikatu beharreko atxikipen-taularen doikuntza. Horrela, tarifaren deflaktazioa hilabete horretatik aurrera izango da eraginkorra. Deflatatzeak esan nahi du pertsona eta familia guztiek diru gehiago izango dutela poltsikoan. 

3- Zerga-oinarri orokorra 35.000 eurora artekoa duten aitorpenetan aplikatu beharreko 200 eurora arteko kuota murriztea. 30.000 eurora arteko zerga-oinarri orokorra duten aitorpenetan 200 euroko kuota murriztu ahal izango da. 30.000 eta 35.000 euro bitartean, 200 euroko zenbateko hori pixkanaka gutxituz joango da. 

4- 11/2022 Errege Lege Dekretuaren ondorioz jasotzen diren 200 euroko laguntza publikoen salbuestea

5- Pertsona autonomoak 2022ko hirugarren eta laugarren hiruhilekoen ordainketa zatikatuak aurkeztetik salbuestea. 

6- 50 milioitik beherako eragiketa-bolumena duten enpresak ordainketa zatikatua aurkeztetik salbuestea, betiere zerga-baterakuntzako talde batean sartuta ez badaude. 
 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena