Ekonomia
Garraioa
Agentziak | EITB Media
Tarifen aldi baterako hobaria honako garraiobide hauetan aplikatuko da: trenbideko bost lineak (E1, E2, E3, E4 eta E5), Bilboko metroaren 3. linea, Bilboko eta Gasteizko tranbiak eta Larreinetako funikularra.
Bilboko tranbia. Argazkia: EFE
Euskotren sozietate publikoko administrazio kontseilua bildu da asteazken honetan, eta onartu du % 50eko deskontua ezartzea tren, tranbia eta funikular zerbitzuetan irailaren 1etik aurrera, Ukrainako gerraren krisiari eta prezioen gorakadari aurre egiteko garraio publikoaren hobariak arautzen dituen Espainiako Gobernuaren errege lege-dekretua betez.
Tarifen aldi baterako hobaria Euskotrenek erabiltzen dituen honako garraiobide hauetan aplikatuko da: trenbideko bost lineak (E1, E2, E3, E4 eta E5), Bilboko metroaren 3. linea, Bilboko eta Gasteizko tranbiak eta Larreinetako funikularra.
Deskontua automatikoki aplikatuko da Barik, Bat eta Mugi kontakturik gabeko txartelen bidez, eta Larreinetako funikularraren hileko bonuak eta Kukullagako igogailuaren Bono 10 bonuak ere % 50eko hobaria izango dute (nahiz eta txartelik gabe erosi).
Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu eta Euskotreneko presidenteak azaldu zuenez, onarpenarekin "aurrerapauso garrantzitsua ematen da herritarrek urteko azken lauhilekoan bidaietan % 50eko murrizketa izan dezaten lortzeko".
"Neurri sozial eta ekologikoa da, herritar guztiei mesede egingo diena, batez ere klase ertainei eta langileei, eta garraio publikoa sustatzera, ibilgailu pribatuari pizgarriak kentzera eta, horrekin batera, CO2 emisioak murriztera bideratuta dago", gaineratu du.
Euskotrenen zerbitzuek tarifen gehieneko hobaria aplikatuko dute, eta errege dekretuak jasotzen dituen zuzeneko laguntzak bere gain hartuko dituzte Eusko Jaurlaritzak bere aurrekontuen kargura emango dituen % 30eko eta % 20ko deskontuak aplikatzen dituzten erakundeentzat.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa