07:39

Ekonomia

Metro Bilbao

Lanuzteak berriro Bilboko metroan gaur, 6:30etik 9:30era eta 18:30etik 21:30era

EITB MEDIA

Mobilizazioaren helburua bikoitza da: alde batetik, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan presioa egitea, eta, bestetik, makinisten lan baldintzetan ezartzekoak diren aldaketen aurka protestatzea. Ostegunerako, alegia, hilaren 28rako, deialdi berdina dago deituta.

  • Lanuzteak, berriro ere, puntako orduetan egingo dituzte

    Lanuzteak, berriro ere, puntako orduetan egingo dituzte. EITBren bideo batetik hartutako argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur, asteartean, eta ostegunean, hilak 28, berriro ere izango dira lanuzteak Bilboko metroan, ELAk, CIMek, UGTk eta Trenbide Makinisten Espainiako Sindikatuak deituta. Mobilizazioaren helburua bikoitza da: alde batetik, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan presioa egitea, eta, bestetik, makinisten lan baldintzetan ezartzekoak diren aldaketen aurka protestatzea. Lanuzteak egingo dituzte 6:30etik 9:30era, goizeko txandan, eta 18:30etik 21:30era, arratsalde-gaueko txandan; Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ditu ezarrita, zerbitzuetako % 30.

Eguneko gainerako orduetan, uztaileko lanegun bateko zerbitzuetako % 100 izango dira. Hori eman du jakitera Metro Bilbaoko Zuzendaritzak astelehenean ohar bidez.

Zuzendaritzak ziurtatu duenez, sindikatuekin egitekoak diren bilera-egutegiari eutsiko diote, "hitzarmen berria negoziatzeko jarrerak gerturatzen saiatzeko". Metro Bilbaok lanuzte gehiago izatea deitoratu du "bezeroengan duen eraginagatik". Horrez gain, gomendioa da bidaia aldez aurretik planifikatzea, afekzioak saiheste aldera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena