Ekonomia
Negozioa
Agentziak | EITB Media
Konkretuki, EKT Cable filiala saldu du. Bidasoa Aggregator inbertitzaileen partzuergoa, besteak beste, Asua Inversiones, Beraunberri, Inveready eta Onchenak osatzen dute.
Euskaltelen egoitza, Zamudion (Bizkaia). Artxiboko argazkia: EFE
MasMovil taldeak inbertitzaileen partzuergo bati saldu dio Euskaltelen sarbide sareko zati bat ia 580 milioi euroren truke, ohar batean jakitera eman dutenez.
Konkretuki, EKT Cable (Netco berria, kable sarbide sareko erdiaren jabea) filiala saldu du. Bidasoa Aggregator inbertitzaileen partzuergoa, besteak beste, Asua Inversiones, Beraunberri, Inveready eta Onchenak osatzen dute.
Zehazki, zuntz optikoaren sareko azken miliaren % 51 saldu diote 'family offices' eta euskal enpresaburu talde bati, tartean, Ybarra Carega, eta Galindez (Solarpack) familiak daude.
Euskadi, Asturias eta Galizian, 1,2 milioi etxebizitzatan zuntz optiko sare berri bat zabaltzeko konpromisoa hartu dute bazkide guztiek.
EKT Cableren % 100 salduta, MasMovil taldeak ia 580 milioi euro eskuratuko ditu, horietako 500 zorra berriz ordaintzera bideratuko dituelarik. Euskaltelek berak berriro inbertituko du, % 49ko parte-hartzea lortzeko, "Netco berriaren aldeko apustua mantenduz".
Iragan udan, MasMovilek Euskaltel erosteko sinatu zuen 500 milioi euroko zubi-kreditua kitatzea da salmentaren helburu nagusia, hain zuzen ere.
Horrela, Euskaltelen kable sarea zuntz optikoarekin berritzeko gihar inbertitzailea lortu du MasMovilek, 10 Gbpsko abiadura martxan jarri ahal izateko XG-PON zuntza instalatzeko xedearekin.
Operazio hori bukatuta, Espainiako merkatuaren laugarren enpresa handienak Orange konpainiarekin bat-egitea adostu nahi du orain, bezero kopuruan Estatuko enpresa nagusia bihurtzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa