10:07

Ekonomia

Lan-gatazka

Gasteizko Mercedeseko zuzendaritza eta sindikatuak bilduta daude berriro ere

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Zuzendaritzak uko egin dio sei gaueko txanda ezartzeari eta proposamen berri bat helaraziko die sindikatuei. Oraingoz, ELA, LAB eta ESK sindikatuek aste honetako lanuzteei eusten diete, baina, zuzendaritzak "keinu bat" egitekotan, prest daude bertan behera uzteko.

  • Gasteizko Mercedeseko langileen manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EFE

    Gasteizko Mercedeseko langileen manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gasteizko Mercedes lantegiko zuzendaritza eta langile-batzordea bilduta daude 9:30etik astearte honetan, lan-hitzarmena berritzeko negoziazioari berriro heltzeko.

Zuzendaritzak joan den ostegunean eten zituen elkarrizketak, eta azpimarratu zuen ez zela beharginen ordezkariekin berriro batzartuko lanuzteak mantendu bitartean.

Alabaina, biharamunean, sindikatuei jakinarazi zien prest dagoela sei gaueko lan-txanda ezartzeari uko egiteko, eta gaurko bilera batera deitu zituen sindikatuak.

UGT, CCOO, Ekintza eta PIM sindikatuek joan den astean utzi zuten bertan behera greba "elkarrizketa errazteko asmoz".

ELAk, LABek eta ESK-k, berriz, asteazkenerako, ostegunerako eta ostiralerako deitutako lanuzteei eutsi diete. Dena dela, zuzendaritzak "keinu bat" egiten badu, grebak bertan behera uzteko prest agertu dira.

Hainbat greba egun burutu dituzte jada, eta enpresak seigarren gaueko txandari uko egitea ezinbestekotzat jotzen dute sindikatu guztiek akordio bat lortzeko.  

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena