Ekonomia
Gasteizko Mercedes
EITB MEDIA
Sindikatuen hitzetan, ostegun honetako lanuzteak % 95eko jarraipena izan du. Datorren asteazkenetik aurrera lanuzte berriak egiteko prestatzen ari dira.
Albisteak (2)
Hirugarren aldiz azken astean, Gasteizko Mercedes-Benz lantegiaren ekoizpena gelditu du grebak. Langileen ordezkariek mobilizazioak areagotu dituzte, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan aurrerapausoak eskatzeko eta beharginen lan-baldintzak okertzearen aurka protesta egiteko.
Ostegun honetako lanuzteak, asteazkenean eta ekainaren 22an egindakoek bezala, % 95ko jarraipena izan du, sindikatuen arabera.
Grebaz gain, metalgintzako sindikatuek deitutako manifestazioarekin bat egin dute Mercedes-Benz lantegiko beharginek ostegun honetan. Era berean, sektoreko hitzarmenaren negoziazioan, blokeoarekin bukatzea eskatu dute.
Azken egunetan Mercedes-Benz lantegiko beharginen mobilizazioak areagotu dira, enpresak Gasteizko fabrika modernizatzeko eta handitzeko 1.200 milioiko inbertsioa iragarri ondoren; izan ere, multinazionaleko zuzendariek langileen malgutasuna areagotzea baldintza bezala jarri dute.
Sindikatuek salatu dutenez, enpresak soldatak ere murriztu nahi ditu. Horregatik, datorren asteazkenean berriro greba deitu dute. Enpresa-batzorde guztiak deitu du lanuztea.
Gainera, datorren astelehenean ELA, LAB eta ESKren proposamen bat eztabaidatuko dute, ostegunean eta ostiralean ere greba egiteko, CCOOko iturriek jakitera eman dutenez.
Esan bezala, ostegun honetako lanuzteak Arabako metalgintza sektorearen grebarekin bat egin du. Zentzu horretan, LABek azpimarratu duenez, "lurraldeko enpresa garrantzitsu batzuen ekoizpena gelditu dute", besteak beste, SDAFactory, Alestis, Inauxa, Jez, Tubacex edo Condesa.
Blokeoa, hitzarmenaren negoziazioan
Hitzarmenaren gaineko negoziazioan dagoen blokeoagatik deitu dute greba sindikatuek. Zuzendaritzak lerro-buruei berriki bidalitako gutunaz, sindikatu-iturriek Europa Pressi esan diote deitoratzen dutela Zuzendaritza ez dagoela prest "langileen ordezkariekin negoziatzeko grebak dauden bitartean; baina, hala ere, prest dago bitarteko agintariekin negoziatzeko". Gutunean, Zuzendaritzak langileen papera nabarmentzen du Mercedes-Benzek Gasteizko fabrikan 1.200 milioi euroko inbertsioa egiteari begira.
Sindikatuek salatu dutenez, malgutasuna handitzeaz gain (Mercedes-Benzek baldintza hori jarri du, inbertsio hori egiteko), Zuzendaritzaren asmoa da soldata-murrizketak ezartzea hitzarmen berrian.
Oraingoz, datorren hilabetean deituta dauden hiru greba egunetako lehenengorako, alegia, uztailaren 6rako, aurreikusita dago manifestazio bat 10:30ean fabrikan, eta arratsaldeko 18:00etan, protesta bat Gasteizko Bilbo plazan.
Biltzarrak onartutako egutegi berriari dagokionez, ELAko iturriek adierazi dute Batzordera eramateko asmoa dutela. Batzordea astelehenean bilduko da, eta Biltzarrak nahi du proposamena "bai ala bai" onartzea, hau da, greba hiru egunekoa izatea: "Batzorde osoko babesa eskuratzen saiatuko gara, baina ez dakigu zer gertatuko den", azpimarratu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa