18:13

Ekonomia

Iruzurra

SMS bidez errentaren ordainketa simulatzen ari direla ohartarazi du Gipuzkoako Ogasunak

Agentziak | EITB Media

Ogasunak azaldu duenez, mezuaren igorleak "zerga administrazioaren plantak egiten ditu, eta errenta aitorpenaren ordainketa egiteko esteka bat ematen du".

  • Artxiboko irudia: EITB Media

    Artxiboko irudia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

SMS mezuen bidez iruzurra egiten ari direla ohartarazi du Gipuzkoako Ogasunak: "errenta aitorpenaren ordainketa simulatzen ari dira".

Foru erakundeak ohar batean azpimarratu duenez, "Gipuzkoako herritar batzuek mota horretako jakinarazpenak jaso dituzte telefono mugikorretan, azken egunetan".

Ogasunak erantsi duenez, mezuaren igorleak "zerga administrazioaren plantak egiten ditu, eta errenta aitorpenaren ordainketa egiteko esteka bat ematen du".

Gipuzkoako Foru Ogasunak iruzur saiakeraren aurkako neurriak hartu ditu dagoeneko. Gogorarazi duenez, "erabiltzaileen prebentzioa neurririk onena da, datu pertsonalak eskatzen dituzten jakinarazpen susmagarrien aurrean".

Foru erakundeak ez ditu zergapekoen informazio konfidentziala, kontu zenbakiak edo txartel zenbakiak SMS bidez eskatzen, nabarmendu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena