Ekonomia
Krisi ekonomikoa
Erredakzioa
"Ez dago beste aukerarik. Eztabaidatzen ari diren konpobideek ez dute hondamendia saihestuko", esan du Nobel saridunak.
Krugman Nobel estatubatuarrak esan du murrizketek ez dutela hondamendia saihestuko. Efe.
Paul Krugman Ekonomiako Nobel saridunak uste du "saihestezina" dela Grezia eurtik ateratzea. Horrez gain, Espainia, Italia eta antzeko herrialdeei inbertsio publiko handiak ez egiteko gomendioa egin die, ez baitute beharrezko finantziazioa lortzeko gaitasunik.
"Ez dut batere gustukoa hau esatea, jendez betetako zinema batean 'sua' oihukatzea bezala litzatekeelako. Baina ez dago beste aukerarik. Eztabaidatzen ari diren konpobideek ez dute hondamendia saihestuko", esan du Krugmanek Greziari buruz, Der Spiegel aldizkari alemaniarrean egindako elkarrizketan.
Grezia eurotik ateratzeak berehalako ondorioak izango ditu: dirua inguruko herrialdeetara ateratzea eta jendeak bere dirua bankuetatik ateratzea. Egoera horretan, Europako Banku Zentralak dirua sartu beharko du Grezian, AEBetako ekonomistaren arabera.
"Konpontzeko errazagoak"
Hala ere, ikuspegi politikotik begiratuta, eta Greziarekin alderatuta, Italiako eta Espainiako kasuak "konpontzeko errazagoak" direla uste du, "arazoak ez baitira agintarien arduragabekeri hutsaren ondorioa izan".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa