Ekonomia
Elkargiren Batzar Nagusia
Agentziak | EiTB Media
Lehendakariak Elkargi elkar bermatzeko sozietatearen Batzar Nagusiari amaiera eman dio Donostiako Kursaal jauregian. 2021. urtearekin alderatuta, Elkargiren jarduerak ia % 20 gora egin du aurten.
Elkargi elkar bermatzeko sozietatearen Batzar Nagusia, Donostiako Kursaal jauregian. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu duenez, nahiz eta zalantzak eta zailtasunak izan, "Euskadik % 4,5eko hazkunde aurreikuspena mantentzen du aurten", baita "langabezia-tasa murrizten jarraitzea, % 9aren azpitik kokatu arte, eta kanpo merkatuetan sendotasuna berreskuratzea" ere.
Urkulluk Elkargi elkar bermatzeko sozietatearen Batzar Nagusiari amaiera eman dio, Donostiako Kursaal jauregian. Covid-19 pandemiaren eraginez, "bi urte eta erdi oso zail pasa ondoren, berriz elkartzeko sentsazioa", nabarmendu du agintariak.
"Arazo propioez gain, hiru krisi globalen ondorioak jasan ditugu, eta pairatzen ari gara", onartu du. Horren aurrean, "Elkargik emandako erantzuna eta jarrera", goraipatu ditu lehendakariak.
Elkargiren jarduerak % 20 egin du gora
2021. urtearekin alderatuta, Elkargiren jarduerak ia % 20 gora egin du aurten. Enpresak finantzatzeko 183 milioi euro bideratu ditu.
Europako Inbertsio Bankuarekin enpresa ertain edo enpresa taldeak (3.000 langile arteko konpainiak) finantzatzeko akordioa sinatu zuen. Dagoeneko "30 milioi euroko" ekarpena egin die aurten "30 proiekturi, eta beste 20 sinadura prozesuan daude". Prozedura beste sei hilabetez luzatu dute, abendura arte.
Bazkideen Batzar Nagusia hasi baino lehen, prentsaurrekoan, Josu Sanchez Elkargiko presidenteak eta Zenon Vazquez zuzendari nagusiak elkar bermatzeko sozietatearen egoera azaldu dute. 2021ean, 370 milioi euroko ekarpena egin zion enpresen finantziazioari.
Sanchezek adierazi duenez, iaz, Elkargiko finantzaketaren % 55 industriara eta zerbitzuetara bideratu zuten; % 15, merkataritzara; % 12, eraikuntzara; % 9, kulturara; % 6, ostalaritzara; % 2,5, garraiora eta % 1,5, lehen sektorera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa