Igande honetan kalera ateratzeko deia egin dute sindikatuek Osakidetzaren "desegitearen kontra"
SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek "oso larritzat" jo dituzte Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ekainaren 8an egindako adierazpenak. Zehatzago, sailburuak iradoki zuen errealitatera egokitzeko osasun publikoan "kultura-aldaketa" beharrezkoa izango zela, errealitate hori baldintzatuta baitago, besteak beste, "profesional faltagatik".
Sindikatu horiek sailburuaren hitzen gaineko balorazioa egin dute gaur Bilbon elkarrekin eskaini duten prentsaurreko batean, eta argi utzi dute, beren hitzetan, "Lehen Mailako Arreta desegitea eta gainerako asistentzia-mailak prekarizatzea" dela Jaurlaritzaren helburua. Sindikatuen arabera, "Sagarduiren hitzak oso argiak izan ziren, argi eta garbi esan zuen osasun zentroak itxiko direla; batzuk erizainek bakarrik artatuko dituztela; ospitaleetako espezializazioan sakontzen jarraituko dutela, edo bestela esanda, gaur egun eskaintzen diren zerbitzuak itxiko dituztela, EAE osoan ospitale bakar batean eskaintzeko, eta herritarrak gehiago eta maizago mugitu beharko direla".
Era berean, joan den ostiralean Eusko Legebiltzarrean egindako kontrol saioan Iñigo Urkullu lehendakariak egindako adierazpenak kritikatu dituzte. Jaurlaritzak "plantillak handitu, berritu eta sendotuko" zituela esan zuen lehendakariak, sindikatuen arabera, ordea, lehendakariak "benetako errealitatea ezkutatu nahi du", eta plana "prekarizatzea, gainkargatzea eta murriztea" dela esan dute. Adierazi dutenez, "uda honetan, ohi den bezala, Osakidetzak osasun zentroak itxiko ditu; beste batzuen ordutegia murriztuko du; ez ditu langile askoren oporrak ordezkatuko; are gehiago gainkargatuko ditu epe horretan lanean egongo diren langileak; eta prekarizatu egingo du herritarrei eskaintzen zaien arreta". Halaber, azpimarratu dutenez, Osasun zentro batzuetan langileak ados jarri dira eta ordutegiak moldatu dituzte udan zerbitzua ordutegi osoan eskaini ahal izateko, "inolako murrizketarik gabe". Bada salatu dutenez, "zentro horietan ere Osakidetza ordutegi murrizketa aplikatzen saiatu da".
Hain zuzen ere, Lehen Arretako osasun-zentroetako ordutegi-murrizketak salatzeko, asteazkenean, hilak 22, kontzentrazioak eta itxialdiak egingo dituzte, 17:00etan, Gasteizko Salburuko osasun-zentroan, Donostiako Amara Prim osasun-zentroan eta Bilboko Deustuko osasun-zentroan.
Euren ustez, Gobernuak darabilen "langile eskasiaren aitzakia", erabaki politikoen emaitza da, eta "horren atzean dagoen errealitate bakarra da osasungintza publikoa indartzeko eta inbertsioa handitzeko borondate eza".
Salatu dute, halaber, Administrazioak ez duela "behin-behinekotasunarekin amaitzeko inolako borondaterik"; izan ere, adierazi dutenez, Osakidetzaren egonkortzeko LEParekin, behin-behinekotasun-tasa % 50ean mantenduko da, 3.700 plaza eskaintzen baitira, Osakidetzak aldi baterako 24.600 langile dituen bitartean.
Hori dela eta, datorren igande eguerdian Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin diete "Osakidetzako langileei eta herritar guztiei".
Albiste gehiago ekonomia
BBVAk bere eskaintzari eutsi eta aurrera jarraitzen du Sabadell erosteko ahaleginean
Sabadelleko akziodunek ia aho batez TSB Erresuma Batuko filiala Santander bankuari saltzea onartu eta astebetera hartu du Carlos Torres buru duen konpainiak erosketa eskaintzari eusteko erabakia.
Greba Bilboko Udaltzaingoaren telefono bidezko arreta-zerbitzuan, Aste Nagusian zehar
ELAk salatu du Udalak eta Lanalden azpikontratak ez dutela negoziatu nahi zerbitzua osatzen duten bost profesionalen lan-baldintzak hobetzea.
Jaurlaritzak onartu egin du Araban bi eguzki-parke eraikitzea, bata Agurainen eta bestea Arespalditzan
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak ostegun honetan argitaratu du bi proiektuek ingurumen baimena lortu dutela. Instalazioek 32 hektareako azalera eta 20 megawatteko potentzia izango dute.
EHNE sindikatuak salatu du Nafarroako Gobernuak urratu egin duela suteei aurre egiteko hitzartutako protokoloa
Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko lehen sektoreko hainbat jarduerei ezarri dien murrizketa-sortak hautsak harrotu ditu. Hala, EHNE laborarien sindikatuak protesta egin du astearte honetan, salatzeko Barne Departamentuak urratu egin duela hitzartua zuten suteen kontrako protokoloa.
Trumpen muga-zergek 400 milioi inguruko eragina izango lukete Euskadin, eta 73 milioi ingurukoa, Nafarroan
Bi lurraldeek dituzten esportazio-kopuruak direla eta, merkataritza-gerrak hainbat ondorio utziko lituzke Hego Euskal Herrian. Sektore kaltetuenak automobilgintza, makina-erremintagintza, altzairugintza eta ardogintza dira.
Udan egiten dira dendetako lapurreten % 26, eta ardoa, hestekiak eta aurpegiko kremak lapurtzen dira gehien-gehien
Jan-edatekoak daude Nielsenek egindako Estatu mailako rankingaren buruan. Horien atzetik zaintza pertsonalerako produktuak daude.
Debekatu egin dituzte zenbait nekazaritzako lan Nafarroan, sua dela eta
Nafarroako lurralde osoan debekatuta egongo da lurzoru urbanizaezinean nekazaritzako, basogintzako eta beste edozein motatako jarduerak egitea, baldin eta sua, makinak edo ekipoak erabiltzen badituzte eta horien funtzionamenduak baso-suteak eragin baditzake leherketen, txinparten edo deskarga elektrikoen bidez.

Etxebizitzen salerosketa-kopurua % 29 igo zen ekainean Euskadin
2.314 da eragiketen zenbatekoa. Interes-tasek behera egin dute, eta horrek finantzaketa merkatzea eragin du.
Euskadiko etxebizitza berrien prezioa, maximo historikoetan: 3.450 euro metro koadroko
Nafarroa aurretik (% 6,4) dago etxebizitza berrien prezioaren urtebeteko igoerari erreparatuta. Hiriburuei banan-banan begiratuta, batez besteko preziorik altuena Donostian dago, gero, Bilbon, eta azkenik, Gasteizen.
Iazko datuekin alderatuta, 3.074 langabe gutxiago zenbatu dira Euskadin uztailean, eta 78.743 kontratu sinatu dira
Ekainean baino 1.600 langabe gehiago daude, 104.991 guztira. Nafarroan duela urtebete baino 801 langabe gutxiago zenbatu dira, eta Espainiako Estatuan, oro har, 1.357 langabe gutxiago daude, eta 21.865.503 kotizatzailera iritsi dira. Kotizatzaile-kopuruaren gaineko datua maximo historikoa da.